Albisteak 2012

LEHIAKETA

28 Abu 2012

MAPFRE KOROA BERMEON DAGO IKUSGAI

MAPFRE KOROA BERMEON DAGO IKUSGAI

Mapfre Koroa Bermeon egongo da ikusgai aste honetan, Mapfre Aseguru etxeak herri horretako Artieda Tar Iñigo kaleko 2 zenbakian duen bulegoan, hain zuzen ere.

Liga irabazten duen klubak eramango duen trofeoa datorren irailak 15a iritsi bitartean egongo da ikusgai, arraun zale eta artezale guztiek Miguel Angel Oribe eskultore lasartearrak egindako lanarekin gozatzeko aukera izan dezaten. Oribek 2005 urtean egin zuen Kantauri eta Atlantiko Ozeanoko ontzi onenak poltsikoratzen duen lana.

 

Mapfre Koroaren jabetza lortuko du San Miguel Liga hirutan errenkadan irabazten duen taldeak. Baita urteen joan etorrian bost liga irabazten dituen klubak ere. Oriberen lana bere lan ereduaren adibide onena da. Zirkuluaren inguruan ikertzen du. Zirkuluaren hustuketaren eta hutsuneen sorkuntzaren inguruan, hain zuzen ere. Materia hautsi eta argia piezaren alde batetik bestera pasatzen uzten duten hutsuneak.

 

Mapfre Koroa eskulturaren helburua 14 silueta hutsek osatzen duten zirkulu formak modernitatea eta tradizioa uztartzea da. Artea eta kirola batzea, eta horregatik dago burdinarekin eginda, udan itsasoan hara eta hona dabiltzan arraunlarien giharren indarra irudikatzeko.

 

Mapfre Koroaren garaileak:

 

2003    Astillero

2004    Urdaibai

2005    Astillero

2006    Hondarribia

2007    Urdaibai

2008    Urdaibai

2009    Castro

2010    Urdaibai

2011    Kaiku

Itzuli