Albisteak 2011

LEHIAKETA

07 Eka 2011

MAPFRE ETXEAK SAN MIGUEL TRAINERU LIGAKO HURRENGO EKITALDIA BABESTUKO DU

MAPFRE ETXEAK SAN MIGUEL TRAINERU LIGAKO HURRENGO EKITALDIA  BABESTUKO DU

- MAPFREk urte baterako akordioa hitzartu du Traineru Kluben Elkartearekin

- Akordioari esker, San Miguel Ligako garaileari ematen zaion trofeoak "MAPFRE KOROA" izena hartuko du.

- MAPFRE etxeak "Patroi onenaren" saria ere emango du, babeslearen izena erakutsiko duen gorri koloreko maillotarekin

MAPFRE etxeak eta Traineru Kluben Elkarteak San Miguel traineru lehiaketa urtebetez babesteko akordioa sinatu dute. Akordio horri esker, Kantauri Itsasoko arraun lehiaketa garrantzitsuenak MAPFRE KOROA izena hartuko du. Jardunaldi bakoitzeko "Patroi onenaren" saria ere MAPFRE etxeak emango du, garaileari MAPFRE izena erakutsiko duen gorri koloreko maillot bat emanda. Jardunaldiz jardunaldi, lehiaketa osoko patroi onenaren saria ere babestuko du MAPFREk. Babeslearen presentzia nabarmena izango da balizetan, helmugetan, arraunetan eta beste.

ACT Traineru Kluben Elkartearentzat bederatzigarren sasoia izango da, hastear dagoena, eta urtero legez, babesle berrien laguntzak arraunak merezi duen bultzada jasoko du, etorkizunari indartsu begiratuz, eta bere nortasun eta izaera berezia mantenduz.

San Miguel Traineru Lehiaketak Galiziatik Bordelerainoko itsas bazterrak bisitatuko ditu 2011ko udan. Bordelen hasiko da liga, Frantzian, ekainaren 19an, eta hiru hilabete geroago bukatu, Portugaleten (Bizkaia), irailaren 19an. Tartean 20 proba jokatuko dira, horietatik 19 puntuagarriak.

MAPFREk ere pauso garrantzitsua eman du kirola eta kirolariak laguntzeko aspaldi hartu zuen konpromisoan. Aseguru etxea bat dator arraunaren moduko kirol diziplina batean jendarteari helarazi nahi zaizkion baloreetan: ahalegina, dedikazioa eta konpromisoa. MAPFRE etxeak bere egiten dituen baloreak, hain zuzen ere.

Argazkia: Enrique Cid, Mapfreko ordezkaria (eskuina) e Iñaki Mikeo, ACTko kudeatzailea (ezkerra).

Itzuli