Albisteak 2015

BEREZIAK

04 Mai 2015

Manex Aldaik #MaiatzekoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Manex Aldaik #MaiatzekoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlari gazte honek rock doinuak eta musika elektronikoa uztartzen dituen zerrenda bat datorkigu

Behin udararako San Miguel Ligaren egutegia jakinda, arraunlariek euren prestaketa amaitzen ari dira, eta horietako batek, Manex Aldai, Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariak, bere musika gustuen zertzelada bat dakarkigu Iban Gómezek #ApirilekoPlaylistarekin utzitako lekukoa hartuz. Arraunlari hondarribiar gazte honek erritmo elektronikoak, Rock eta Hardcore munduko taldeekin elkarbizitzan jartzen ditu. Alde batetik Kuraia talde euskaldunaren kanta batzuk aurki ditzakegu, hala nola Gizon Sikodelikoa, Piztu da Piztia, Egunsentian, Güello Gorria eta Oihu. Euskal rockaren ordezkaritzarekin jarraituz SextySexers talde nafarraren Arima Lapurrak aurki dezakegu. Hardcoreak ere lekua dauka zerrenda honetan KOP taldearen Tu Voz Estalla Dentro kantarekin eta Narco sevillarren Los Sicariosekin. Honekin batera, Rage Against the Machine taldearen hiru kanta ere aurki daitezke playlist honetan: Renegades of Funk, Wake Up eta Los Ángeleseko Gran Auditorio Olimpikoan zuzenean grabaturiko Guerrilla Radio.

Bilduma honen bigarren zatian Frantziako musika elektronikoaren eragina argi ikus daiteke. Bertan Manex Aldaik Justice bikotearen Civilization, Strees, Phantom Part 1.5 eta Phantom Part 2 barneratzen ditu. Vitalic taldeak ere bere agerpena egiten du Rave Kids Go eta La Rock 01 kantekin. Amaitzeko, zerrenda honetan ere Kavinskyren Testarossa Autodrive, C2C laukotearen Le Banquet eta The Bloody Beetroots DJ italiarraren Rocksteady kantak ere aurki ditzakegu.

 

#PlaylistMayo

Vitalic - Rave Kids Go

Kuraia - Piztu da Piztia

Kuraia - Gizon Sikodelikoa

Narco - Los Sicarios

Justice - Civilization

Kuraia - Güello Gorria

Rage Against The Machine - Renegades

Kuraia - Oihu

Justice - Strees

Justice - Phantom Part 1.5

Justice - Phantom Part 2

Rage Against the Machine - Guerrilla Radio (Live)

SextySexers - Arima Lapurra

Kavinsky - Testarossa Autodrive

Vitalic - La Rock 01

Rage Against the Machine - Wake up

KOP - Tu Voz Estalla Dentro

C2C ft. Netik, Tigerstyle, Rafik, Kentaro & Vajra - Le Banquet

The Bloody Beetroots - Rocksteady

Kuraia - Egunsentian

Itzuli