Albisteak 2016

BEREZIAK

11 Urr 2016

Maikel Reñalesek erritmoa ezartzen dio #UrrikoPlaylistari

Maikel Reñalesek erritmoa ezartzen dio #UrrikoPlaylistari

San Pedroko arraunlaria den Maikel Reñalesek udazkeneko lehen hilabeteko playlistaren arduraduna da

Udazkena hasiberri den eta 2016ko San Miguel Liga bukatu den arren, arrauneko ligarik onenaren musika ez da gelditzen. Oraingo honetan, San Pedroko arraunlaria den Maikel Reñalesek indar askorekin datorren #IrailekoPlaylista-ren arduraduna da. Izan ere, 'Libia'ko arraunlari gazteak, irratietan entzuten diren kanta ezagunenak sartzen ditu bere musika bildumean.

Maluma kolonbiarrak "Borro casette", "El perdedor" eta "Sin contrato" kantekin musika zerrenda honetan indar askorekin sartzen da. Artista honi, musika zerrendako beste protagonistetako bat batzen zaio, Hardwell hain zuzen. Herbeheretarrak, "Run wild", "Survivor" eta "United we are" kantekin, musika elektronikoaz inoiz ez bezala disfrutatzera eramaten gaitu.

Sean Paulen "Give it up to me" kantarekin, Jacob Foreverren "Hasta que se seque el malecon" kantarekin eta Calvin Harrisen "my way" abestiak Donostiako arraunlari gazteak nabarmentzen dituen beste erritmo batzuk dira.

#IrailekoPlaylistaren playari emaiozu eta udazkenetako egun grisak alaitu itzazu!

Itzuli