Albisteak 2016

LEHIAKETA

23 Mar 2016

Lehia handiko 19 jardunaldi

Lehia handiko 19 jardunaldi

Horrela izango da San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako ontziek beteko duten egutegia

San Miguel Ligako denboraldi honetarako egutegia prest da jada. 12 ontzi onenenek CaixaBank Koroa eskuratzeko lehia gogorra izango duten urtea da hau. 2016ko sasoia andaluziako uretan hasiko da, Sevillako ibaiean, Guadalquivirrean zehazki. Ekainaren 19an IV. Euskadi-Basque Country Ikurriñarekin jokoan jarriko da eta honekin batera San Miguel Liga.

Uztaila hilabete gogorra izango da traineruentzat. Uztailaren 2aren eta 3aren astebukaeran traineruak El Astillerora eta Zierbenara bidaiatuko dute Astilleroko Bandera eta XXXIII Petronor Ikurriñengatik borrokatzeko. Hurrengo astebukaeran, hau da, uztailaren 9an eta 10ean, Orion eta Donostian XXVI. Orioko Estropada eta V. Eusko Label Ikurriñak ospatuko dira. Astebukaera honetan bertan, Euskotren Liga hasiko da. Uztailaren hirugarren asteburuan, larunbateko jardunaldia oraindik konfirmatu gabe dago, baina igandeko jardunaldian Getxoko Estropadaren XXXVIII. Ikurriña ospatuko da. Bi jardunaldi hauek Euskotren Ligarako puntuagarriak izango dira ere. Uztailaren 23an eta 24ean San Miguel Liga Galiziara bidaiatuko du. Bertan XXXIV. Bandeira Concello de Moaña eta  XXVI. Bandeira Concello de Boiro estropadak ospatuko dira. Hilabete gogor honekin bukatzeko, uztailaren 30ean eta 31ean San Miguel Ligako zein Euskotren Ligako ontziek San Juango eta Zumaiako Banderak lehian jarriko dituzte.

Abuzuta ohikoa den Zarauzko estropadekin irekiko da, bertan Euskotren Ligari amaiera emango zaio eta txapelduna koroatua izango da. Abuztuaren 20ean eta 21ean traineruak ur gipuzkoarretan borrokatzen jarraituko dute, horrela, Hondarribiko XXIX. Bandera eta San Pedroko Ikurriña ospatuko dira. Hilabeteari amaiaera emanez, San Miguel Ligako ontziak bizkaiko uretara bidaiatuko dute eta VIII. Ambilamp Ikurriña eta XXXX Bandera de la Noble Villa de Portugalete Ikurriña martxan jarriko dira.

Irailaren lehenengo bi asteak Kontxako Banderari egokituak izango dira, beraz San Miguel Liga ez da irailaren 17rarte eta 18rarte bueltatuko. Azken urteetan bezala, San Miguel Ligari Bermeon eta Portugaleten amaiera emango zaio Bermeo Hiriko XXXIV. Ikurriña eta XLII El Corte Ingles Bandera jokoan jarrita.

Itzuli