Albisteak 2023

DIZIPLINA

14 Ira 2023

LAUDO ARBITRALA: EUSKOTREN LIGAKO PLAY OFFAK

LAUDO ARBITRALA: EUSKOTREN LIGAKO PLAY OFFAK

ACTko Arbitroak ez du onartu Hibaika AEk aurkeztutako helegitea

Irailaren 6an, ACTko Lehiaketako Epaile Bakarrak 29/2023 ebazpena eman zuen, Hibaikak, Kaikuk eta Zumaiak Euskotren Ligako Play Offean parte hartu behar zutela argituz. Errenteriako klubaren iritziz, Araudiaren arabera eurek ez lukete Play Offean parte hartu behar, eta Epaile Bakarraren ebazpenarekin ados ez zeudenez, kasua ACTko Arbitro Bakarrari helarazi zioten.

2023ko irailaren 14ko arbitraje-laudoaren bidez, ACTko Arbitro Bakarrak erabaki du "Hibaika AE klubak aurkeztutako helegitea ez onartzea eta Lehiaketako Epaile Bakarraren ebazpena berrestea". Beraz, asteburu honetan Hibaika Jamones Ancinek, Kaiku Nortegasek eta Zumaia Salegi Jatetxeak emakumezkoen Play Offak jokatuko dituzte 2024 denboraldiko Euskotren Ligarako azken txartela lortzeko helburuarekin.
 

Itzuli