Albisteak 2013

LEHIAKETA

24 Api 2013

LAREDON JOKATUKO DA LA CAIXA BANDERA, EKAINAREN 29AN

LAREDON JOKATUKO DA LA CAIXA BANDERA, EKAINAREN 29AN

Kantabriako hiriak 2013ko San Miguel Ligako bigarren estropada hartuko du, eta La Caixak babestuko du

ACTk antolatutako lehiaketako bigarren estropada Laredon jokatuko da. Kantabriako hiriak Bartzelonako estropadaren lekukoa hartuko du, San Miguel Ligako XI. Ekitaldia Kataluniako hiriburuan hasiko baita. Astilleroko arraun elkarteak antolatuko du proba, eta lan horretan Laredoko Udaletxearen laguntza izango du. Estropada Laredoko kirol eta itsas kai berriko muturraren parean jokatuko da, kokagune ezin hobea arraun zaleek ikuskizunarekin goza dezaten. Estropadak 22.500€ banatuko ditu saritan, eta zuzenean eskainiko da telebistaz (TVG eta ETB).

“La Caixa” bandera aitzaki aproposa da Laredo hiriak bere irudia erakusteko, arraunarekin duen konpromisoa berresteko, eta kirol diziplina horretako zaleak bertara hurbiltzeko. Laredo Kantabriako kirolaren eta turismoaren ezinbesteko erreferentzia da, eta arraun estropadak berez sortzen duen ikuskizuna bertara bisitan joango diren guztiak eskuzabal hartzeko baliatu nahi du.

Itzuli