Albisteak 2015

BEREZIAK

26 Mai 2015

"la Caixa" patroi onenaren bila

"la Caixa" patroi onenaren bila

Vicente Carpintero, Zierbena Bahias de Bizkaiako patroiaren menpe dagoen saria lortzen saiatuko dira San Miguel Ligako patroiak

San Miguel Ligako 12 traineruak gogor lehiatuko dira denboraldi amaieran txapeldunaren garaikurra den “la Caixa” Koroa lortzeko. Bestalde, ontzietako patroien lana ere saritzen da, beren taldekideak bide onetik eramateko lan gogorra egiten dutenak. 2008. urtetik egiten den bezala, estropada bakoitzean, irizpide objektibo batzuk jarraituz, kirolari hauen lana hiru, bi eta puntu batekin saritzen da lehen, bigarren eta hirugarren postuentzat hurrenez hurren. Jardunaldi bakoitza amaitzean, sailkapen honetako lehen sailkatuari San Miguel Ligaren barkuan “la Caixa” mallota emango zaio patroi onenen sailkapeneko lider bezala izendatzen duena. Aurten, San Miguel Ligako patroin guztiak lehengo urteko irabazlea den Vicente Carpintero, Zierbena Bahías de Bizkaiako patroiari irabazten saiatuko dira.

Honela, Batzorde Teknikoa izango da patroien lanari puntuak emateko arduraduna euren trebetasunak saritzeko. Sailkapena eratzeko, Batzordeak, GPSak emandako informazio objektiboa eskura edukiko dute, estropadan zehar egiten zaien jarraipenarekin bat. GPSak traineruak egindako metro kopurua, hiru ziabogak egiteko egindako denbora (baliza baino 50 metro lehenagotik 50 metro ondorenera) eta patroiak egindako lanaren faktore erlatiboa (ibilbidearen denbora/abiadura eta ontziaren ziabogak emateako denbora/abiadura) kontuan hartuko ditu. Informazio hau edukita, faktore hauek hoberen bete dituen patroiak hiru puntu jasoko ditu, bigarrenak bi eta hirugarrenak bat.

Itzuli