Albisteak 2016

LEHIAKETA

07 Uzt 2016

Kontxak Labela jartzen dio San Miguel Ligari

Kontxak Labela jartzen dio San Miguel Ligari

Gaur goizean V. Eusko Label Bandera Donostiako Aquariumean aurkeztu da

Hurrengo igandean 12:00etatik Aurrera V. Eusko Label Bandera San Miguel Ligan zein Euskotren Ligan jokoan jarriko da arraunarentzat klasiko bat den estropada eremu batean. Zita honek, San Miguel Ligako bostgarren jaurdunaldia eta Euskotren Ligako bigarren jaurdunaldia jokoan jarriko ditu.

Gizonezkoen 12 tripulazioak arraunaren munduko estropada eremu ezagunenetakoan nabigatuko dute, Kontxako Badian hain zuzen ere. Bertan, lau luzetan eta hiru ziabogatan antolatutako hiru mila nautikoko distantzian. Igandean jokatuko den jaurdunaldia denez, txandak Orioko estropadaren sailkapenaren arabera antolaturik egongo dira. Bestalde, San Miguel Ligako estropada hasi aurretik, 12.00etatik aurrera, Euskotren Ligako klaifikazio faseko bigarren jaurdunaldiari ekingo zaio eta garaileak V. Eusko Label Bandera etxera eramango du. Emakumezkoen proba hau, erlojupeko modalitatean jokatuko da eta mila nautika eta erdiko distantzia eginez, bi luze eta ciaboga bat egingo dituzte. Estropada honen irteerako ordena, Orioko estropadako sailkapenaren alderantzizko ordenean antolatuko da, San Juan Iberdrola azken posizioan irtenaraziz.

Estropadaren aurkezpena gaur goizean izan da Donostiako Aquariumean. Bertara, José Ignacio Espel, Aquariumaren presidentea; Asier Arrese HAZIko zuzendaria eta Pedro Andueza, ACTko lehendakaria hurbildu dira. Hiruek San Miguel Ligarentzat eta Euskotren Ligarentzat benetan berezia den arraunketa eremu batean estropada ikusgarri batez disfrutatzeko deia egin dute zaleei.
 

Itzuli