Albisteak 2014

LEHIAKETA

22 Abu 2014

Kontraste handiko astebukaera

Kontraste handiko astebukaera

bi jardunaldi hauekin aurtengo San Miguel Ligan Kantabria eta Gipuzkoako estropadei amaiera emango zaie

Hamalaugarren eta hamabostgarren jardunaldiak jokatuko diren astebukaera honek kontraste handiko bi estropada edukiko ditu. Lehenengoan, Nojan, behin bakarrik jokatu da goi-mailako arraunketa estropada bat, 2004ean. Hamar urte geroago, San Miguel Liga bertara itzuliko da bihar 17.15etatik aurrera Playas de Noja II Bandera lehiatzeko. Bestalde, igandean 12.00etan Hondarribiko XXVII Estropada – Mapfre SN jokatuko da, urtez-urte San Miguel Ligaren egutegian indartu den estropada bat.

Nojako hondartzetan jokaturiko estropada bakarrean, 2004ean, Urdaibai Avia izan zen indartsuena 17'38”29ko denbora eginez, eta 4”01eko aldea ateraaz bigarren izan zen Astillerori. Edozein modutan, igandeko estropada 2004koaren oso desberdina izango da, estropada-eremua oso desberdina izango delako, Trengandineko hondartza protagonista bezala edukiz. Hondarribiari dagokionez, bere hamaika edizioetan, ACT sortu zenetik, hainbat garaile izan dira bertan: Mecos, Cabo, Hondarribia Orsa, Urdaibai Avia, Orio Babyauto eta Kaiku Ambilamp. Esan beharra dago, historikoki Hondarribiko estropada hoberen eman zaion taldea Urdaibai Avia dela, hiru banderarekin, bi dituzten Kaiku Ambilamp eta Hondarribia Orsaz jarraiturik

Bidasoako uretan orain arteko denborarik hoberena Urdaibai Aviak egin zuen 2008an, 19'21”89ko markarekin. Bi lehenengoen arteko aldeari dagokionez, alderik txikiena 2009an eman zen, estropada zazpi dezimagatik erabaki zenean Orio Babyautoren alde, Castro bigarren postuan utziz. Bestalde, hurrengo urtean, bi lehenengoen artean egondako aldea 11”66koa izan zen Urdaibai Avia eta San Juan Iberdrolaren artean, orain arteko alderik handiena izanik.

San Miguel Liga denboraldiaren puntu honetara emozioz beterik iritsi da sailkapenaren alde guztietan. Orio Babyautok Zarautzen egindako bi jardunaldi onen ondorioz Hondarribia Orsari puntu batera gerturatu zaio, San Miguel Liga bukatzeko sei jardunaldiren faltan, eta "la Caixa" Koroa zeinek eramango duen erabakitzeko. Azpialdean, San Pedro Ecolmarek egindako astebukaera onaren ondoren Astillero aurreratu zuen sailkapenean, eta hauek golpea itzultzen saiatuko dira, Urdaibai Avia atzetik gerturatzen ari den bitartean. Sailkapenaren erdialdean, aldiz, bost, sei eta zazpigarren postuetako taldeak berdindurik daude puntuetara. "la Caixa" patroi hoberenaren garaikurreko sailkapenean Vicente Carpinterok, Zierbena Bahías de Bizkaiako patroiak, lidertza berreskuratu zuen 15 punturekin, Gorka Aranberri (14) eta Asier Zurinaga (12) bigarren eta hirugarren postuan utziz, hurrenez hurren.

Txandak sailkapen nagusiaren arabera

Nojan bihar jokatuko den estropadako txandak San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera izango dira, beraz, Pedreña, Urdaibai Avia, Astillero eta San Pedro Ecolmarek egingo dute arraun lehenengo txandan; bigarrenean aldiz, Zierbena Bahías de Bizkaia, San Juan Iberdrola, Portugalete Eulen eta Tirán Pereira izango dira; azkenik, ohorezko txandan egoteko arduradunak Cabo, Kaiku Ambilamp, Orio Babyauto eta Hondarribia Orsa izango dira. Igandeko estropadei dagokienez, hemendik aurrera, txanden eraketa egiteko larunbateko estropaden kriterio berberak jarraituko dira, eta beraz, San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren alderantzizko ordenean eratuko dira txandak hemendik denboraldia amaitu arte.

Itzuli