Albisteak 2014

LEHIAKETA

11 Uzt 2014

Kantauri itsasoa, berriz protagonista

Kantauri itsasoa, berriz protagonista

Larunbatean Pedreñan eta igandean Donostian lehiatuko dira asteburu honetako estropadak

Aste buru honetan San Miguel Liga Kantauriko uretara iritsi da larunbateko Marina de Cudeyo IX Bandera - Dynasol Sari Nagusia eta igandeko Eusko Label III Banderarekin. Lehena Pedreñan jokatuko da, 17:00etatik aurrera, San Miguel Ligaren laugarren jardunaldiari dagokiona. Jardunaldi honen estropada-eremua 3 miliatakoa izango da, 4 luze eta 3 ziabogako ibilbide batean, non barneko balizak Pedreñako kaian egongo diren kokatuak. Estropada honen aurretikEuskotren Ligari hasiera emango zaio Marina de Cudeyo VI Bandera, eta bertan erlojupeko bat jokatuko da bi luze eta hiru ziaboga dituen milia eta erdiko ibilbidearekin. Proba hau puntuagarria izango da igandean erabakitzeko zein izango diren aurten Zumaiarekin batera Euskotren Ligan arraunean ibiliko diren hiru taldeak.

‘la Caixa Koroarengatik’ lehian dabiltzan 12 taldeak hiru txandatan egingo dute arraun. Lehenengoan Urdaibai Avia, Pedreña, San Pedro Ecolmare eta Portugalete Eulen izango dira; bigarrenean Astillero, Cabo, Zierbena Bahías de Bizkaia eta San Juan Iberdrolak egingo dute arraun; eta ohorezko txandan euren lekua izango dute Tirán Pereira, Kaiku Ambilamp, Hondarribia Orsa eta Orio Babyautok.

Bestalde, igandean, eguerdiko 12.00etatik aurrera Eusko Label III. Banderari hasiera emango zaio. Lehenik emakumezkoen estropada jokatuko da, non Euskotren Ligan oraindik hutsik dauden hiru tokiengatik lehiatuko diren zazpi taldeak. Beste behin, Euskotren Ligako taldeak bi luze eta ziaboga bat dauzkan milia eta erdiko ibilbideari aurre egin beharko diote erlojupekoan. Behin estropada hau amaitutakoan, San Miguel Ligako bostgarren jardunaldiari izena ematen dion III Eusko Label Bandera jokatuko da, barneko balizak Kontxako badiaren sarreran dagoen Gurutze Gorriaren parean dauden estropada batean, lau luze eta hiru ziabogatan banaturiko hiru miliako ibilbidea eginez. Estropada honetako txandak, igandero bezala, larunbateko jardunaldiaren ondoren jakingo dira, Pedreñako amaierako sailkapenaren arabera.

Itzuli