Albisteak 2013

LEHIAKETA

11 Ira 2013

KAIKU AMBILAMP, SAN MIGUEL LIGA ETA LA CAIXA KOROA JABETZAN LORTZEAR BERMEON

KAIKU AMBILAMP, SAN MIGUEL LIGA ETA LA CAIXA KOROA JABETZAN LORTZEAR BERMEON

XXXI. Bermeo Hiriko Ikurrina baino lehen igoera/jaitsiera play-offeko lehen jardunaldia jokatuko da

2013ko San Miguel Liga bukatzear da. Udazkena ate joka dator, eta Bermeon hasiko da lehiaketako azken asteburua. Han jokatuko da larunbatean denboraldiko 18. estropada puntuagarria, San Miguel Ligako azkena urrekoa: BERMEO HIRIKO XXXI. IKURRINA. Eguerdian egin da aurkezpen ekitaldia Bermeoko Udalean, eta han izan dira Idurre Bideguren Anderea, Bermeoko alkatea, Maitane Leizaola Anderea, Bizkaiko Aldundiko Kirol eta Gazteria saileko zuzendaria, eta Josu Zabalondo Jauna, Bermeo-Urdaibai AEko presidentea.

 

Estropada 18:00an hasik oda, igoera/jaitsiera play-offeko lehen jardunaldiarekin. San Miguel Ligako 11. sailkatuak, Zumaia Altuna y Uria, Zierbena-Bahias de Bizkaia eta Lekittarra BM, hurrenez hurren KAE-1 Ligako lehen bi sailkatuak, eta Samertolameu Meira eta Cabo da Cruz, Galiziako Traineru Ligako txapeldunak eta txapeldunordeak parte hartuko dute. Bost ontziek erlojupekoan egingo dute arraun, eta kale beretik abiatuko dira minutu bateko tartearekin. Puntuazio sistema eta bete beharreko beste baldintzen inguruko kontuak ACT elkarteko Lehiaketa Arautegiko V. Atalean daude jasota (igoerak eta jaitsierak atala). Lehen estropadako garaileak bost puntu lortuko ditu, eta ondorengo sailkatuek, puntu bat gutxiago, hurrenez hurren. Puntuazio sistema bera erabilik oda igandean, Portugaleteko estropadan, eta bi estropadetako puntu batuketaren ostean, puntu gehien dituzten bik lubek lortuko dute San Miguel Ligan lehiatzeko saria. Puntu batuketaren ostean berdinketaren bat gertatuko balitz, bi estropadetako denborak batuko lirateke, eta denbora onena duen ontziak lortuko luke txartela.

 

San Miguel Ligari dagokionez, protagonista nagusia Kaiku Ambilamp izango da, gauza arraroren bat gertatu ezean, ACTko historiako lehen kluba izango delako la Caixa Koroa jabetzan lortzen. Sestaokoek errenta ia gaindiezina du Bermeoko estropadaren atarian, 16 puntu. Berdeek larunbatean bertan irabaz dezakete hirugarrenez San Miguel Liga, estropada bukatuta bigarren sailkatuarekiko 12 puntuko aldeari eusten badiote. Arreta berezia, era berean, etxeko ontziari. Urdaibai Umpro Aviak Bartzelonako Basque Country Bandera irabaziz ekin zion San Miguel Ligari, eta zalantzarik ez, beste bandera bat lortuz bukatu nahiko lukete denboraldia. Non hobe, etxeko zaleen aurrean baino, herria festa ospakizun betean dagoela.

Itzuli