Albisteak 2015

BEREZIAK

14 Api 2015

Ivan Gómezek #ApirilekoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Ivan Gómezek #ApirilekoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Astilleroko arraunlariak musika elektrtonikoa nagusi den festarako zerrenda bat dakarkigu

Aurtengo San Miguel Liga hasteko bi hilabete inguru bakarri geratzen direnean Iván Gómez, Astilleroko arraunlariak, #ApirilekoPlaylista dakarkigu itxaronaldi honen egunak alaitzeko. Kantabriar honek David Gonzálezek #MartxokoPlaylistean utzitako lekukoa hartu du, eta guztiak dantzan jartzeko zerrenda bat osatu du. Bilduma honetan musika elektronikoa da nagusi Flo Rida-ren GDFR , Major Lazer-en Watch Out for This edo Afrojack eta Steve Aoki Maiamiko DJ-aren No Beef abestiarekin. Festarako musikaz jositako zerrenda honetara gaur egun irratietako zerrenden postu gorenetaz jabetzen diren kantak ere aurki ditzakegu, hala nola, AronChupa-ren I´m an Albatraoz, Mark Ronson eta Bruno Mars-en Uptown Funk eta Tiësto DJ holandarraren Red Lights.

Zerrendaren bigarren zatian, rock-aren munduko kantu ugari jasotzen dira, hala nola, Transplants-en Back to You, Massachusetts-eko Dropkick Murphys taldearen Johnny, I Hardly Knew Ya edota Fito Cabrales bilbotarra buru zuen Platero Taldearen Hay Poco Rock´n´Roll. Zerrenda hau osatuz Desakato asturiarren El Mío Carmín, Eminem-en Berzerk eta Marvin iruñarren Asfixia kantuak hautatu ditu Iván Gómezek.

 

Uptown Funk – Mark Ronson / Bruno Mars

Turn Down for What – DJ Sanke / Lil Jon

Red Lights – Tiësto

El Mío Carmín – Desakato

Acción Reacción – Poetas de Botella

The Pretender – Foo Fighters

Berzerk – Eminem

90s by Nature – Showtek / MC Ambush

GDFR – Flo Rida

Johnny, I Hardly Knew Ya – Dropkick Murphys

Asfixia – Marvin

Héroes – No Way Out

Hay Poco Rock´n´Roll – Platero y Tú

Watch Out for This – Major Lazer

I´m an Albatraoz – AronChupa

Back to You – Transplants

Cheerleader – Omi

No Beef – Afrojack / Steve Aoki

Bad – David Guetta

Right Back At it Again – A Day to Remember

Itzuli