Albisteak 2015

LEHIAKETA

14 Abu 2015

Ikuskizun bikoitza Zarautzen

Ikuskizun bikoitza Zarautzen

Asteburu honetan Zarauzko XXXVIII. Estropaden jardunaldi bikoitza jarriko da jokoan

Beste urte batez iritsi dira Zarauzko Estropadak. Estropada hau, San Miguel Ligaren egutegiko hitzordurik berezienetako bat da, jardunaldi bikoitzeko bere formatuagatik. Zarauzko Estropadak hauek San Miguel Ligaren parte dira honen sorkuntzatik, baina 2006an izan zen jardunaldi bikoitza estreinatu zen urtea.

San Miguel Liga modu honetan iristen da Zarautzera: NT2 Hondarribia da lider 124 punturekin, Urdaibai Aviarekiko 13 puntuko aldearekin. Hirugarren postua Orio Babyautorentzat da 100 punturekin. "la Caixa" Patroi Onenaren Garaikurrean Irakoitz Etxeberria da liderra 17 punturekin, eta bigarren aldiz, Asier Zurinaga dago 10 punturekin.

Arraunaren jardunaldi bikoitz hau larunbatean iritsiko 18:00etatik aurrera, Euskotren Ligari dagokio Zarauzko VII. Ikurriñarekin. Igandean aldiz, jardunaldian eguerdiko 12:00etan hasiko da, Euskotren Ligako azken jardunaldiarekin, aurtengo txapelduna ezagutzeko momentua. Larunbateko jardunaldiaren txanden eraketa San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoa izango da. Honela, lehenengo txandan Samertolameu Rodman Group, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Astillero egongo dira. Bigarrenean aldiz, San Pedro Ecolmare, Cabo, Tirán Pereira eta Kaiku Producha arituko dira arraunean. Azkenik, ohorezko txandan, San Juan Iberdrola, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira.

Orio Babyauto (2006 eta 2010), Urdaibai Avia (2007) eta Castrok (2008 eta 2009) badakite zer den Zarautzeko uretan garaipena lortzea, baina Kaiku Producha da hitzordu honen garaile nagusia lau garaipen jarraian (2011, 2012, 2013 eta 2014) lortu ostean. Gainera, eremu honetako denbora batuketarik onena sestaoarrek daukate lehengo urtean garaipena 39'35"84ko denborarekin.

Zarauzko Estropadaren bitartez aurtengo Euskotren Ligaren txapeldunaren izena ezagutuko dugu asteburu honetan. Emakumezkoen txapelketa oso berdindua iritsi da Zarautzera. San Juan Iberdrola da lehen postua 22 punturekin, Zumaia Salegi Jatetxearen gainetik 2 puntura. Hibaika Jmaones Ancín da hirugarren postuan 10 punturekin eta Orio Babyauto da laugarren 8 punturekin.
 

Itzuli