Albisteak 2025
ELKARTEA
22 Api 2025
Ikusgai daude Euskotren Ligako aurredenboraldiko zerrendak!
Lehen zerrendak aurkeztu dituzte emakumezkoen lehiaketan jardungo duten klubek.
Dagoeneko 3 hilabete baino gutxiago falta dira banku finkoko arraun lehiaketa nagusia itzultzeko, eta klubek aurkeztu dituzte 2025eko denboraldiko arraunlarien lehen zerrendak. Ikusgai daude talde bakoitzaren webguneko atalean.
Behin betiko zerrendak Euskotren Liga hasi baino 20 egun lehenago iritsiko dira, taldeek gehienez 22 kirolari izango dituzte. Aurredenboraldiko egungo zerrendek 26 arraunlari izan ditzakete gehienez, eta gutxienez 16.
Urte aldaketa ACT Remo aplikazioan
Gainera, erabiltzaile guztiei gogorarazten diegu ACT Remo appean aurtengo informazioa erakusteko 2025a aukeratu behar dela. Horregatik, apparen goiko eskuinaldeko ikonoan klik egin eta nahi den urtea hautatu behar da.