Albisteak 2024
LEHIAKETA
24 Uzt 2024
Igande honetan hartuko ditu Lekeitiok Euskotren eta Eusko Label Ligetako estropadak
Bizkaiako herriak hartuko ditu XXXIX El Correo Ikurrina - Kutxabank SN - Lekeitioko Udala eta XIII. Euskotren Bandera.
Gaur eguerdian aurkeztu dira, Lekeition, XXXIX El Correo Ikurrina - Kutxabank SN - Lekeitioko Udala eta XIII. Euskotren Bandera. Abuztuaren amaierara arte Bizkaian jokatuko diren azken estropadak izango dira igande honetakoak.
Aurkezpen ekitaldian izan dira Ander Aldazabal, Lekeitioko Alkatea; Edriga Aramburu eta Juan Luis Palaza, Lekittarra Elecnorreko zuzendaritzako kideak; Antton De la Lama, Lekeitiko Kultura Zinegotzia; eta Julen Ensunza, El Correo egunkariko ordezkaria.
XIII. Euskotren Banderako lehen txanda 11:25ean hasiko da. XXXIX El Correo Ikurrina - Kutxabank SN - Lekeitioko Udala, berriz, 12:20an.