Albisteak 2016

BEREZIAK

14 Mar 2016

Ibonek ezarrio dio erritmoa #MartxoakoPlaylistari

Ibonek ezarrio dio erritmoa #MartxoakoPlaylistari

Orio Babyautoko arraunlariak, Ibon Arrutik, playlist gogotsua aurkezten digu

Martxoa iritsi da eta berarekin playlist berria, kasu honetan, #MartxoakoPlaylistaren arduraduna Orio Babyautoko Ibon Arruti arraunlaria da. Orioko arraunlariak playlist gogotsua aurkezten digu, estropadetarako prestaketan motibatzeko erabiltzen dituen kantan hain zuzen. Rap generoa aurkitu dezakegu 50 Centen "In Da Club", baita reggae generoa, Bob Marleyen "Positive Vibration". Hala ere, Ibonek rock generoko klasikoei hutsune bat uzten die bere playlistean, U2ren "Vertigo", Red Hot Chili Peppersen "Can't stop" eta Van Morrisonen "Brown eyed girl" esaterako.

Genero nazionalentzat ere abagunea dauka orioko arraunlariak, Jarabedepaloren "De vuelta y vuelta" eta Miguel Boseren "Morena mía" kantek Su Ta Gar talde euskaldunaren "Zure albotik urrun banago" nahasturik arraun munduko jarraitzaileak dantzan jartzea lortzen du.

Azkenik, Orio Babyautoko emaitza onenak, Enrique Iglesiasen eta Gente de Zonaren "Bailando" abestiarekin ospatu egiten ditu Ibon Arrutik. Zalantzarik ez izan eta eman play orioko arraunlariaren playlistari.

Itzuli