Albisteak 2013

LEHIAKETA

18 Uzt 2013

IBERDROLA BANDERA IV. EKITALDIA, DENBORALDI OSOKO ERLOJUPEKO BAKARRA

IBERDROLA BANDERA IV. EKITALDIA, DENBORALDI OSOKO ERLOJUPEKO BAKARRA

Pasai Donibaneko estropadak arraunlarien urduritasuna handituko du; aurrez emakumezkoen estropada jokatuko da, Gipuzkoako Ligakoa

Pasai Donibanen jokatuko da denboraldiko 8. estropada puntuagarria, larunbat arratsean. Pasaia berezia da beti, itsas kai berezia duelako, eta orografiaren eraginez estropada erlojupekoan jokatuko delako. Banakako lana beti da zailagoa, eta aurkariak diren ontziekin gurutzatu beharrak ez du lasaitasun handirik ematen.

Gaur arratsean aurkeztu da Pasai Donibaneko Udaletxean IV. IBERDROLA BANDERA. Aurkezpenera bertaratu dira San Juan Iberdrola klubeko zuzendaritzako bi kide, Juan Angel Intxausti eta Beñat Mendizabal Jaunak, Pasai Donibaneko alkateordea, Oihane Oronoz Anderea, eta Gipuzkoako Arraun Federazioko presidentea, Iñigo Alkain Jauna..

Arratseko 6retan hasiko da estropada, eta Pasaiara hurbiltzen diren zale guztiek bi estropadekin gozatu ahal izango dute. Gipuzkoako emakumezkoen liga, aurrena, horiek ere erlojupekoan, eta haien lana bukatuta, 18:30ak aldera, San Miguel Ligako proba. 7 estropada jokatu dira dagoeneko, eta ezinezkoa da parekotasun handiagoa egotea, bost ontzi ezberdinek irabazi baitituzte banderak. Pasai Donibanek dagoeneko nahiko estututa dagoen sailkapen nagusia are gehiago estutuko du. Txanden banaketa sailkapen nagusi horren arabera erabakiko da.

Itzuli