Albisteak 2014

BEREZIAK

04 Eka 2014

Iñaki Arrietak #EkainakoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Iñaki Arrietak #EkainakoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Iñaki Arrietaren zerrendan mota guztietako doinuak aurki ditzakegu

Lehengo hilabetean izan genuen zerrendan gehien bat doinu rock doinuak ziren nagusi, baina ekaineko zerrendan, aldiz, #EkainakoPlaylistean mota guztietakoak aurki ditzakegu, lasaienetik kañeroenera. Kasu honetan, Iñaki Arrieta, San Pedro Ecolmare taldeko arraunlariak hartzen du Julen Castrillon, Gabriel Ortiz, Cristian Laiño eta Natxo Rodríguezek utzitako ikurra. Gipuzkoarrak oso zerrenda orotarikoa sortu du eta bertan kanta lasai aurkitu ditzakegu, esaterako Radical Faceren "Welcome home", Simon & Garfunkelen "Bleecker Street", Manu Chaoren "Mentira", Mikel urdangarinen "Bazkalosteko kafea" eta Ken Zazpiren "Zapalduen olerkia".

Doinu lasai horiei guztiz kontrajarriak dauden kantuei dagokienez, RIP taldearen "Lepoan hartu eta segi aurrera", Su ta Garren "Mari", S.A.ren "Pauso bat" eta, nola ez, Barrikadaren "Bahia de Pasaia", entrenatzen duten lekuari erreferentzia egiten duen kantua. Zerrenda honetan doinu raperoak ere aurki ditzakegu, hain zuzen ere Glaukoma talde tolosarraren "Haizea" eta Violadores del Versoren "Cantando". Rock euskaldunak ere leku garrantzitsu bat hartzen du Iñakiren zerrendan, bertan aurki ditzakegu Kautaren "Bizi", Delirium Tremensen "Ikusi eta Ikasi" eta "Zertarako Amestu", Berri Txarrak taldearena. Zerrendari indie puntua ematen dioten kantuak Franz Ferdinanden "Comen on home" ta Mungiako Belako taldearen "Sea of confusion" dira. Amaitzeko, ezin dira zerrendan falta kanta mitikoak, Neil Youngen "Hert of gold", Pink Floyd talde britainiarraren "Another brick in the wall", Extremoduroren "Hoy te la meto hasta las orejas" eta Mikel Laboaren "Izarren hautsa".

#PlaylistDeJunio 

Sea of Confusion - Belako 

Welcome Home, Son - Radical Face

Bleecker Street - Simon & Garfunkel 

Lepoan Hartu ta Segi Arrura - RIP

Bahía de Pasaía - Barricada

Pauso Bat - Soziedad Alkoholika 

Mari - Su ta Gar

Bazkalosteko Kafea - Mikel Urdangarin 

Zapalduen Olerkia - Ken Zazpi 

Bizi - Kauta

Ikusi - Delirium Tremens 

Zertarako Amestu - Berri Txarrak 

Haizea - Galukoma 

Cantando - Violadores Del Verso 

Come on Home - Franz Ferdinand 

Heart Of Gold - Neil Young 

Another Brick In The Wall - Pink Floyd 

Hoy te la meto hasta las orejas - Extremoduro 

Izarren Hautsa - Mikel Laboa 

Mentira - Manu Chao 

Itzuli