Albisteak 2015

LEHIAKETA

07 Abu 2015

Hitzordu bikoitza ur galiziarretan

Hitzordu bikoitza ur galiziarretan

Asteburu honetan I Bandeira Ila do Samertolameu - Concello de Moaña larunbatean eta XXV Concello de Boiro Bandera igandean jokatuko dira

Espainiako Txapelketaren ondorioz izandako geldialdi honen ondoren, San Miguel Liga indarberriturik dator denboraldiaren bigarren zati honi heltzeko. Asteburu honetan, txapelketa Galiziara mugituko da, ondoren lurralde honetako agur esango dio San Miguel Ligak denboraldi honetan.

San Miguel Ligari gauza asko geratzen zaizkio erabakitzeko oraindik denboraldi honetan, sailkapeneko zati guztietan. NT2 Hondarribia da liderra 101 punturekin, 11 puntuko aldea duala bigarren sailkatuarekiko, Urdaibai Avia 90 punturekin. Orio Babyautorentzat da hirugarren postua 78 punturekin eta San Juan Iberdrolak ixten du ohorezko txanda 68 punturekin. "la Caixa" Patroi Onenaren garaikurrari dagokionez, Orio Babyautoko Irakoitz Etxeberria dago lidertzan 15 punturekin eta Kaiku Produchako Asier Zurinaga da bigarren, 10 punturekin.

Bihar 18:00etan jokatuko da I Bandeira Illa do Samertolameu - Concello de Moaña eta lehenengo aldia izango da estropada eremu hau San Miguel Ligara iristen dela, nahiz eta Galiziako Ligan askotan jokatu den eremu honetan. Samertolameu Rodman Groupek aldiz, badaki zer den eremu honetan irabaztea, 2014 eta 2013 irabazi baitzuen 19'38"14 eta 19'43"39ko denborekin hurrenez hurren. Estropada eremu honek ohiko 3 itsas miliako luzeera dauka, lau luze eta hiru ziabogekin.

Estropada honetarako txandak San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoak izango dira, beraz, lehenengo txandan Samertolameu Rodman Group, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Astillero arituko dira. Bigarrenean aldiz, San Pedro Ecolmare, Cabo, Tirán Pereira eta Kaiku Producha izango dira. Azkenik, ohorezko txandan, San Juan Iberdrola, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira.

Bestalde, igandean eguerdiko 12.00etan Concello de Boiro XXV Bandeira jarriko da jokoan. Estropada hau zazpi aldiz lehiatu da San Miguel Ligan eta NT2 Hondarribia (bi aldiz), Castro, Orio Babyauto (bi aldiz), Urdaibai Avia eta Astillerok lortu dute hemen garaipena. NT2 Hondarribiak markatu du orain arteko denborarik onena estropada honetan 2006an, 19'09”08ko denbora lortuz. Eremu honetan jokaturiko estropada gehienak denbora oso gutxiko aldeagatik erabaki dira. Adibidez, 2005ean, 0”64ko aldeak bakarrik banandu zituen NT2 Hondarribia eta Astillero. Bestalde, 2004ean, Urdaibai Aviak 9”64ko aldea atera zion NT2 Hondarribiari.

XXV Concello de Boiro Bandera honetako estropada eremuak hiru itsas miliako distantzia dauka, lau luze eta hiru ziabogarekin. Estropada honetarako txanden eraketa aurreko eguneko emaitzen araberakoa izango da eta I Bandeira Illa do Samertolameu - Concello de Moaña bukatu bezain laster jakin ahal izango dira txandak.
 

Itzuli