Albisteak 2016

LEHIAKETA

16 Uzt 2016

Hirugarrena jarraian NT2 Hondarribiarentzat Bilbon

Hirugarrena jarraian NT2 Hondarribiarentzat Bilbon

'Ama Guadalupekoak' VII. Bilboko Banderan garaipen berri bat lortu du eta bost bandera eskuratu ditu jada; San Juan Iberdrolak emakumezkoetan berdina lortu du

NT2 Hondarribiarentzat izan da garaipena, hirugarrena jarraian bilbon eta bostgarrena aurtengo San Miguel Ligan. Bost puntuko errenta du Urdaibai Aviarekiko CaixaBank Koroaren lehian Kaiku Produchari zortzi segundu sartu eta gero. Urdaibai Avia izan da hirugarren 13 segundura eta San Juan Iberdrola, 19'59''90eko denborarekin ohorezko txanda osatu du, 'Erreka' ontzikoak hamargarren izan dira gaurko estropadan.

Gaurko bigarren txandan Astilleroren eta Orio Babyautoren nor baino nor aritu dira, baina azkenean kantabriarrak gailendu egin dira eta 19'42''94ko denborarekin laugarren izateko balio izan zaie. Oriotarrak ordea, bostgarren izan dira eta hauen atzetik Tirán Pereira galiziarra izan da 19' 47''92ko denborarekin. Cabok bigarren txanda osatu du bederatzigarren postuan.

Jaurdunaldia ireki duen txandan, San Pedro Zierbena Bahias de Bizkaiarekiko segundo bateko abantailarekin gailendu da. Gipuzkoarrak zazpigarren izan dira sailkapen ean eta Zunzuneguiren mutilak zortzigarren izan dira. Portugalete Eulen Bilbotik hamaikagarren postuan eta 20'04''22ko denborarekin atera da, Zumaiaren aurretik alegia. Patroi Onenaren CaixaBank Sariaren inguruan, Unai Osa lider bezala jarraitzen du, baina Gorka Aranberrik, Urdaibai Aviako patroiak, puntuetan berdintzea lortu du.

San Juan Iberdrolarentzar hirugarrena ere 

Euskotren Ligari dagokionez, Bilboko Banderaren lehen edizioa San Juan Iberdrolarentzat joan da eta 10'35''08ko denborarekin denboraldiko hirugarren bandera lortu du. Hiru puntuko errenta du Hibaika Jamones Ancinekiko salikpen nagusian, izan ere, hauek bigarrenak izan dira sanjuandarrekiko hiru hamarren galduz. Hirugarren postua Caborentzat izan da eta Orio Babyauto izan da laugarren, 9 eta 16 segundu galduz arroxekiko hurrenez hurren.

Bihar 12.00etatik aurrera Getxon Getxoko Estropaden XXXVIII. – JA Agirrre Lehendakariaren XII. Omenaldiaren txanda izango da eta bertan San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako jaurdinaldi berri bat jokatuko da.

Itzuli