Albisteak 2018

BEREZIAK

19 Mar 2018

Hilabete honetan mugi zaitez Pello García de Andoinen erritmora

Hilabete honetan mugi zaitez Pello García de Andoinen erritmora

Pedro García de Andoin, Kaiku Producha-ko patroiak, musika aukerarik handiena ekarri digu hilabete honetan.

Eusko Label Ligako patroirik gazteenak, Pello García de Andoinek, aukera handiko musika proposamena dakarkigu hilabete honetan gorputza mugiarazteko.

Kantu zerrenda berri honetan era guztietako abestiak aurkituko ditugu, festa guztietan entzuten diren kantu latino ospetsuenetatik hasita, Daddy Yankee, Ozuna edo MC Fioti-ren abestirik ezagunenak entzungo ditugu. Playlist honetan mundu mailako kanturik entzunenak ere aurki ditzakegu, MØ-ren "Final Song" edo Showtek-en "Booyah" abestiak esate baterako. Egunetik egunera geroz eta ospetsuago egiten ari den musika generoarentzat ere bada lekua. Lil Pump-en "Gucci Gang" abestia edo Rae Sremmurd-en "No Type" kantua trap generoa ezagutzeko aukerarik onenak dira.

 

Playlist honetan ere badira musika kulturaren parte diren abestiak, AC/DC taldearen "Thunderstruck" edo "´Till I Collapse" Eminem rap abeslariaren kantua esate baterako. Argi dago Kaiku Produchako patroiak gustu guztientzako abestiak ekarri dituela. Ziur gaude musika zerrenda honetan gustuko dituzun abestiak aurkituko dituzula.

Jarrai gaituzu Spotify-n eta mugi ezazu zure gorputza arraunlarien musikaren erritmora!

 

Itzuli