Albisteak 2014

LEHIAKETA

12 Eka 2014

Hilabete besterik ez Euskotren Ligaren hasierarako

Hilabete besterik ez Euskotren Ligaren hasierarako

Parekotasuna nagusi izango den lehiaketa honetarako azken prestaketak egiten dabiltza emakumezkoen taldeak.

Hilabete eskas geratzen da bakarrik Euskotren Ligaren hasiera iritsteko, datorren uztailaren 12an Pedreñan, non datorren egunean jokatuko den Donostiako Eusko Label Banderarekin batera, erabakiko den zein izango diren Zumaiarekin batera arraun egingo duten taldeak beste sei estropada puntuagarrietan. Hiru toki hauek betetzeko zazpi hautagai lehiatuko dira: Cabo, Getaria Zarautz, Samertolameu, San Juan Iberdrola, Hibaika Jamones Ancín, Santoña Grupo Tanet eta Orio Babyauto.

Denboraldi honetan zehar, lehen aipatutako estropadetaz gain, San Pedro, Orio, Getxo, Zierbena eta Zarautzeko jardunaldi bikoitza, non irabazlea erabakiko den, izango dira Euskotren Ligaren geltokiak. Irabazle izateko hautagaien zerrenda handia da, beraz, lehengo urtean Euskotren Ligan lehiatu ziren taldeetako entrenatzaileei euren iritziagatik galdetu diegu. Lauek bat egiten dute esanez parekotasuna izango dela denboraldiaren ezaugarri nagusia eta xehetasun txikiak izando direla erabakigarriak izabazlea erabakitzeko
 

Itzuli