Albisteak 2023

LEHIAKETA

16 Ira 2023

Hibaikak eman du play offetako lehen kolpea

Hibaikak eman du play offetako lehen kolpea Hibaikak eman du play offetako lehen kolpea

Errenteriako traineruak hiru puntuak lortu ditu play offeko lehen jardunaldian, Kaiku eta Zumaiaren aurretik, hurrenez hurren

Hibaika Jamones Ancín taldeak irabazi du Euskotren Ligako play offetako lehen jardunaldia. Errenteriarrek 10:51ko denbora egin dute helmugan eta mailari eusteko lehen urratsa eman dute. Estropada osoa oso parekatua izan da, non lehen luzean Hibaika eta Kaiku Nortegas batera iritsi diren ziabogara (5:27), eta Zumaia Salegi Jatetxea segundo batera.

Helmugan ere oso berdinduta egon da, hiru traineruen arteko tartea hiru segundokoa izan delarik. Hibaika Jamones Ancínek 10:51n gelditu du kronoa, helmuga zeharkatuta; Kaiku Nortegas, bi segundo geroago, eta Zumaia Salegi Jatetxea, hiru segundora.

Beraz, Hibaikak 3 puntuak eskuratu ditu play offetako lehen jardunaldian, Kaikuk 2 eta Zumaiak 1.
 

Itzuli