Albisteak 2023

LEHIAKETA

17 Ira 2023

Hibaika mantendu egin da play off-a irabazita

Hibaika mantendu egin da play off-a irabazita Hibaika mantendu egin da play off-a irabazita

Hibaika Jamones Ancín ere garaile bigarren jardunaldian, eta 2024 denboraldiko Euskotren Ligako zortzigarren lehiakidea izango da.

Hibaika Jamones Ancín taldeak Euskotren Ligan jarraitzea lortu du Portugaleten. Gipuzkoarrak nagusi izan dira play offeko bi jardunaldietan, 21: 36ko denborarekin, eta play offetan lortutako 6 puntuei esker, maila gorenean egongo dira 2024 denboraldian.

Gaurko bigarren postua eta play offekoa Zumaia Salegi Jatetxearentzat izan da. Hibaikaren ziabogan denbora bera eman duten arren, bigarren luzean Errenteriakoek baino lau segundo gutxiago galdu dituzte. Gaurko bigarren postuari eta Kaiku Nortegasekiko abantailari esker, gipuzkoarrak play offeko bigarrenak izan dira.

Kaiku Hibaika baino 6 segundo beranduago helmugaratu da. Bizkaitarrek 21:45eko kronoan burutu dute lana eta neurketa orokorrean Zumaiakoak segundo bat azkarragoak izan dira (21:44).

Hortaz, Hibaikak 6 puntu batu ditu sailkapen orokorrean eta Zumaiak eta Kaikuk 3. Hala ere, Zumaiarren aldeko segundo horrek bigarren postua gipuzkoarrei eman die.

Kaiku Nortegas 6 segundora sartu da Hibaikarengandik. Bizkaitarrek 21: 45ean burutu dute bi jardunaldietako lana, Zumaia Salegi Jatetxeak baino segundo bat gehiago.

Beraz, Hibaika Jamones Ancínek 6 puntu ditu sailkapen nagusian eta Zumaia Salegi Jatetxeak eta Kaiku Nortegasek 3. Hala ere, zumaiarren aldeko bigarren horrek bigarren postua eman die gipuzkoarrei.
 

Itzuli