Albisteak 2018

BEREZIAK

21 Uzt 2018

Heziketa eta kontzientziazioa

Heziketa eta kontzientziazioa

Juan Jose Badiolak eman du ACTeko kideei zuzendutako dopinarena aurkako bigarren hitzaldia

San Juango Juanba Berasategi Kultur-Guneak bizi du gaur goizean ACTek antolaturiko dopinaren aurkako bigarren jardunaldi hezitzailea, klub kideen mediku, entrenatzaile eta arraunlarientzat zuzendutakoa. Duela 15 egun Coruñan egin zen bezala, hitzaldi hauen helburua kirol garbi baten aldeko borrokan kontzientziatzea da. 

Ekitaldia Juan Jose Badiolak zuzendu du, ACTeko dopinaren aurkako sailaren buruak. Araudia eta kirolarien eskubide eta betebeharrak errepasatu ditu, eta ondoren bertaratutakoei galderak egiteko aukera zabaldu die, debatea sortzeko eta azaleratutako zalantzak argitzeko helburuz.

Itzuli