Albisteak 2013

LEHIAKETA

21 Abu 2013

HAINBAT KONTU ARGITZEKO DIRELA, PORTUGALETEKO ERREKAK EMOZIOA EKARRIKO DU BUELTAN SAN MIGUEL LIGARA

HAINBAT KONTU ARGITZEKO DIRELA, PORTUGALETEKO ERREKAK EMOZIOA EKARRIKO DU BUELTAN SAN MIGUEL LIGARA

Kaiku Ambilamp la Caixa Koroa lortzetik gertu dago, baina estropada eremu bereziak ezinezko egiten du aurreikuspen oro

San Miguel Ligak lehiaketako zortzigarren asteburua hasiko du larunbatean. Portugaletek eta Bilboko itsas adar famatuak emozio puntu bat emango dio ligari, nahiz eta Kaiku Ambilampek Liga erabakita utzi, edo erabakitzen hasteko moduko errenta daukan. Gaur eguerdian egin da XXXII BANDERA DE LA NOBLE VILLA DE PORTUGALETE estropadaren aurkezpen ekitaldia, Portugaleteko udaletxean, eta han izan dira Udaletxeko Kirol Zinegotzia, Angel Anero Jauna, eta San Nicolas arraun taldeko presidentea, Javier González Jauna.

Larunbatekoa Portugaleten jokatzen den 32. ekitaldia da dagoeneko, Ligako beteranoenetakoa. Ekitaldi guztietan bezala, Portugalete ligako epaile izan daiteke. Kaiku Ambilampek 8 puntuko errenta erosoa ateratzen dio Orio Babyautori, eta 9 puntukoa Urdaibai Umpro Aviari, baina Pasai San Pedroko estropadan ikusi zen, lasaitzea o akats larriren bat egitea garestiegi ordain daitekeela, aurkariak indartsu daudelako.

Sailkapeneko behealdean, egoera argiagoa da. Pedreñak ondo lotua dauka 10. postua, salbazioa ziurtatzen duena, eta itxuraz, Zumaiak behin betirako urrundu du Castreña, jaitsiera saihesteko borrokan. 11. postua nahi dute gipuzkoarrek, 12. eta azken postutik ihes egin Kantabriakoek. Estropada datorren larunbatean, abuztuaren 24an jokatuko da, arratsaldeko 6retan hasita. 22.500 euro banatuko dira diru saritan, eta hiru txanden banaketa San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera erabakiko dira.

Itzuli