Albisteak 2013

LEHIAKETA

22 Api 2013

EUSKOTREN LIGARAKO IZEN EMATEA

EUSKOTREN LIGARAKO IZEN EMATEA

7 talde lehiatuko dira Zumaiarekin batera aurtengo Euskotren Ligan parte hartzeko.

2013ko Euskotren Ligan parte hartzeko izen-emate epea bukatuta, honako hauek dira denboraldi honetan lehiatzeko izena eman duten klubak:

 

· Zumaia Salegi Jatetxea (jarduneko txapelduna).

· San Juan Iberdrola

· Orio Babyauto

· Hondarribia

· Hibaika Jamones Ancin

· Zarautz

· Bizkaia

· Santoña

 

Rianxeira Mecalia eta Getaria-Tolosa taldeek ez dute izenik eman, eta ondorioz, ez dute 2013ko lehiaketan parte hartuko. Bi talde hauek beti hartu dute parte lehiaketan orain arte eta Euskotren saria irabaztea ere lortu dute:

 

            · 2009: Galicia

            · 2010 Exequo: Galicia / Gipuzkoa

            · 2011: Getaria-Tolosa

            · 2012: Zumaia Salegi Jatetxea

 

2013ko Euskotren ligako lehiaketa formatua pasa den denboraldiko berbera izango da. Zumaia Salegi Jatetxea ontziak plaza ziurra izango du, jarduneko txapelduna delako, eta izena eman duten beste ontzien artetik beste hiru klubek lagunduko diote Ligan. Hiru horien izenak Euskotren Ligako lehen eta bigarren jardunaldietan egingo diren bi estropadetan argituko dira: Pedreña eta Donostia. Erlojupekoan egingo dira bi estropada horiek (Donostiakoan Eusko Label Bandera ere jokoan egongo da).

Itzuli