Albisteak 2016

BEREZIAK

04 Mai 2016

Euskotren Ligak hautagaiak ditu jada

Euskotren Ligak hautagaiak ditu jada

Zazpi traineruk jokoan jartzen diren hiru plazetako bat lortu nahiko dute, aurreko urteko txapeldunarekin, San Juan Iberdrolarekin bogan aritzeko

Euskotren Ligako ontziek bi hilabete barru neguko lana utzi eta paladak ematen hasiko dira. Izan ere, uztailaren 9an eta 10ean, Orion eta Donostian hasierako banderakada emango da eta playoffetako jardunaldiak hasiko dira. Euskotren Ligarako puntuagarriak izango diren puntuak jokoan jartzeaz gain, aurreko urteko txapeldunarekin batera zein hiru traineru arituko diren zehaztuko da.

Aurreko urtean gertatu zen antzera, Cabo izango da galiziako aspirante bakarra. Ordea, Jamones Ancín Hibaika, Orio Babyauto, Donostia Arraun Lagunak-Donostiako Berdintasuna, Hernani Iparragirre Sagardotegia, Getaria-Zarautz eta NT2 Hondarribiak parte hartuko dute talde gipuzkoarren aldetik.

Galiziarrak zein euskaldunak hilabete asko daramatzate prestatzen Euskotren Liga emozioz betetzen duten zortzi jaurdunaldietan parte hartzeko eta Getxon, Zumaian edo Zarautzen arraun egiteko. Azkeneko honen bi jaurdunaldietan, berriro ere txapelduna koroatua izango da, uztailaren 13an eta 14ean, CaixaBankeko maillot txuriarekin.

Itzuli