Albisteak 2016

BEREZIAK

07 Eka 2016

Euskalduna Jauregiak San Miguel Ligaren fokuak pizten ditu

Euskalduna Jauregiak San Miguel Ligaren fokuak pizten ditu

Hurrengo larunbatean, 19.30tatik aurrera, Bizkaiko hiriburuan kokatuta dagoen Euskalduna Jauregiak San Miguel Ligaren Gala jasoko du

Bilboko Euskalduna Jauregian ekainaren 11ean 2016ko San Miguel Ligaren Gala ospatuko da. Beste behin, Anjel Alkain, aurkezle eta umorista, izango da festa berri honen zuzendaria. Gala hau, NT2 Hondarribia eta San Juan Iberdrola taldeak San Miguel Liga eta Euskotren Liga eskuratu izanagatik saritzeko aukera ezinhobea izango da eta 600 gonbidatu ingururen aurrean.

Horrez gain, beste zenbait sari banatuko dira, hala nola, entrenatzaile onenaren saria (San Miguel Ligako entrenatzaile guztiek bozkatuta), estropada onenaren saria (klub guztiek bozkatuta), zale onenaren saria edo harrobi onenaren saria, beste batzuen artean.

Azkenik, Gala hau denboraldi berri zein gogor bat aurkezteko balio izango du, izan ere, momentuko ontzi onenak CaixaBank Koroa eskuratzea dute buruan. Zeremonia honek hainbat sorpresa izango ditu eta aperitibo baten bidez, amaiera emango zaio Galari.

Itzuli