Albisteak 2014

LEHIAKETA

05 Eka 2014

Euskadi Basque Country II. Bandera, Bartzelonako uretan zehar berriro

Euskadi Basque Country II. Bandera, Bartzelonako uretan zehar berriro

Datorren ekainaren 29an, Mediterraneoko uretan, San Miguel Ligari hasiera emango zaio 

Gaur goizean, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, datorren ekainaren 29an Bartzelonako uretan lehiatuko den, eta San Miguel Ligaren hasiera markatuko duen, Euskadi Basque Country II. Banderaren aurkezpena ospatu da. Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea, eta Iñaki Mikeo, ACTko gerentea, aurkezpen honen arduradun izan dira.

Euskadi Basque Country II. Bandera lehengo urteko leku berean lehiatuko da, Vela Hotelaren ondoan kokaturik dauden barnealdeko baliza eta Platja de San Sebastià kokaturik dauden kanpoaldeko balizen artean egongo den estropada-eremuan. San Miguel Ligan parte hartzen duten 12 taldeak eguerdiko 12etatik aurrera lehiatuko dira, hiru txandatan banatuta. Txanden zozketa datorren ekainaren 25an Bartzelonako Udaletxean egingo da. Estropada, lehengo urtean bezala, ETB1, Esport 3 eta TVGren bitartez zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.

Estropadaz gain,  Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak zehaztu duen bezala, astebukaera osoan zehar ekintza gehiago antolatu dira, 27tik 29ra. Besteak beste, Herri Kirol probak, ergometro lehiaketa, dastaketa gastronomikoa eta orotariko musikaz gozatu ahal izango da. San Miguelen laguntzari esker, Belako, gaur egun etorkizun gehien daukan taldeetako bat, musika taldearen kontzertua egongo da Plaça del Mar-en kokatuko den festa-gunean, Platja de Sant Sebastiá ondoan.

Iñaki Mikeo, ACT elkarteko gerenteak esan duen bezala, Bartzelonara itzultzea, lehengo urtean kirolariek nahiz zaleek izan zuten esperientzia onak lagundu du. Estropada hau Bertzelonara eramatearen ekimena Basquetour (Turismoko Euskal Agentzia), Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordetza eta Bartzelonako Udaletxearen laguntzaz lortu da.

Itzuli