Albisteak 2021

BEREZIAK

27 Abu 2021

Estropadak txorien ikuspegitik

Estropadak txorien ikuspegitik

Helikopteroaren kameraren atzean dagoen lana aurkezten dizuegu.

Arraunean telebistaren emankizunak garrantzi handia dauka estropada jarraitzeko orduan, batez ere lurretik urruntzen direnean. Une horietan, helikopterotik ematen diren irudiek emisioa errazten dute, traineru bakoitzaren kokapena zein den arraunean ari diren bitartean.

Baina kamera horren atzean, hainbat operadore daude, eta atzeko lan bat, ahalik eta irudirik onena emateko arraunlariei trabarik egin gabe. Horregatik, estropadetako irudirik onenak gure etxeetara eraman ahal izateko egiten duten lana erakusten dizuegu hemen.
 

Itzuli