Albisteak 2015

LEHIAKETA

17 Ira 2015

El Corte Inglés-ek denboraldia ixten du

El Corte Inglés-ek denboraldia ixten du

Gaur goizean ospatu da XLV GP - XLI El Corte Inglés Banderaren aurkezpen saioa Bilboko El Corte Inglés eraikinaren azken solairuan

Igandean 12:00etatik aurrera XLV GP - XLI El Corte Inglés Bandera jarriko da jokoa, denboraldiko hemeretzigarren eta azken jardunaldiari dagokiona, 2015eko San Miguel Ligari amaiera emango diona. Txapelketa Portugaleteko itsasadarrera itzuliko da, duela hiru hilabete Malagako uretan hasitako ibilbidea amaitzeko. Estropada hau hiru itsas-miliako distantzian jokatuko da, lau luze eta hiru ziabogarekin.

El Corte Inglés Bandera honetako txanden eraketa San Miguel Ligaren sailkapen nagusiariaren arabera egingo da, XXXIII. Bermeo Hiriko Banderan lortutako puntuak gehitu ondoren. San Miguel Ligako estropada lehiatu aurretik, playoff-eko bigarren jardunaldia jarriko da jokoan eta bertan 2016ko San Miguel Ligarako bi txartelak lortuko dituzten kluben izenak ezagutuko dira. Playoff-eko bigarren jardunaldi hau erlojupeko formatuan jokatuko da, eta aurreko egunean Bermeo lortutako emaitzen alderantzizko ordenean egingo da irteera.

Gaur goizean ospatu da XLV GP - XLI El Corte Inglés Banderaren aurkezpen saioa Bilboko El Corte Inglés eraikinaren azken solairuan, eta bertan izan dira Carmelo Lezana, El Corte Inglés-eko ordezkaria; Mikel Torres, Portugaleteko alkatea; eta José Manuel Ortiz, ACTko Zuzendaritzako ordezkaria.

Itzuli