Albisteak 2012

LEHIAKETA

13 Ira 2012

EL CORTE INGLES BANDERAK EMANGO DIO BUKAERA SAN MIGUEL LIGA MAPFRE KOROAREN 10. URTEURRENARI

EL CORTE INGLES BANDERAK EMANGO DIO BUKAERA SAN MIGUEL LIGA  MAPFRE KOROAREN 10. URTEURRENARI

Kaiku Ambilamp bandera irabazten ahaleginduko da, bere sasoi bikainari bukaera ezin hobea emateko

San Miguel indar handiarekin abiatu zen Zierbenako Petronor Banderarekin, eta arrauneko plaza distiratsuenetakoan emango dio bukaera: Portugalete, eta El Corte Ingles Bandera, Bilboko itsas adarrean. Igande eguerdian jokatuko da El Corte Ingles Banderako XXXVIII. estropada. 38 ekitaldi, eta 38 urte arrauna sustatzen, Kantauri Itsasoko enpresa ezagunenetakoak arraunarekin duen konpromiso sendoaren isla zuzena.

 

Eguerdian egin da XLII SN - XXXVIII EL CORTE INGLES BANDERA estropadaren aurkezpena El Corte Ingles etxeak Bilbon duen gune komertzialean, eta han izan dira Carmelo Lezana Jauna, babeslearen Kanpo Harremanetarako arduraduna, Portugaleteko alkatea, Mikel Torres Jauna, Angel Anero Jauna, Portugaleteko Kirol Zinegotzia, eta Kaikuko presidentea, Jose Luis Monje Jauna. Kaikuk estropadako antolakuntzan lagunduko du.

 

Jardunaldia eguerdian hasik oda, igoera/jaitsiera kanporaketako bigarren jardunaldiarekin. Zumaia Altuna y Uria, Orio Babyauto, Santurtzi Iberdrola eta Amegrove Travel Viabus ontziek parte hartuko dute. Laurak erlojupekoan, kale beretik, eta minutuko tartearekin abiatuta. Bi jardunaldien puntu batuketan puntu gehien pilatzen dituzten bit aldeek lortuko dute 2013an San Miguel Ligan lehiatzeko txartela, eta puntu kopuruan berdinketaren bate mango balitz, bi jardunaldietako denbora batuketa erabiliko litzateke irizpide gisa berdinketa hausteko. Bi estropadetan denbora onena egin duen ontziak lortuko luke txartela.

 

San Miguel Ligari dagokionez, egun berezia izango da zalantzarik gabe Bizkaitarra ontziak. Kaiku Ambilampek etxeko lanak ondo baino hobeto eginak ditu Mapfre Koroa lortzeko, eta zer hobe, sari nagusia Portugaleteko bandera irabazita lortzea.

 

Bi estropadak zuzenean jarraitu ahal izango dira ACT elkarteko web gunearen bitartez (www.ligasanmiguel.com), eta ETB 1 telebista katean, eta estropadak bukatu ostean, zale guztiek Bermeon gertatutako guztiaren berri zehatz jasotzeko aukera izango dute web gunean, kronika osatu baten bitartez.

 

Bukatzeko, ACT elkarteak datorren larunbatean Batzar Nagusi Orokorra egingo duela jakinarazi nahi dizuegu. Hitzordua goizeko 11:00an da, Bermeoko Arrantzalearen Museoan. Honako hauek dira batzar horretan aztertuko diren gaiak:

 

            · Azken Batzar Orokorreko aktaren berrespena.

            · Zuzendaritza Batzordeak elkartearen kudeaketarekin zerikusia duten gaien azalpena egingo die bazkideei, horien artean gai ekonomikoena.

            · Galde-eskeak.

Itzuli