Albisteak 2022

ELKARTEA

02 Eka 2022

EiTB Saria izango da Euskotren Ligako patroi onenarentzat

EiTB Saria izango da Euskotren Ligako patroi onenarentzat

Lehen aldiz emakumeen sariak babesle nagusia izango du

Aurten, estreinako aldiz, Euskotren Ligako patroi onenaren sariak babesle nagusia izango du. EITBk Euskotren Ligako patroi onenaren saria emango du, ACTrekin sinatu duen babesletzari esker. Hartara, estropada bakoitzean banatzen den mailota jantziko du jardunaldia amaitutakoan patroien sailkapeneko lehenengoari. 

Euskotren Liga babesteko ekitaldia Bilboko EITBren egoitzan izan da ostegun honetan (ekainak 2). Bertan, Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendariak eta Borja Rodrigo Traineru Kluben Elkarteko presidenteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Eurekin egon dira, halaber, Joseba Urkiola EITB Mediako Kirol zuzendaria, Iratxe Etxebarria EITB Mediako Kirol zuzendariordea eta lau klubetako ordezkariak: Natalia Tubio Dieste (Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100), Noa Viaño Castañeda (Orio Orialki), Maddi Urdanpilleta Rodriguez (Tolosaldea) eta Andrea Astudillo Rivadas (Donostia Arraun Lagunak). 

Gustura agertu dira Isabel Octavio eta Borja Rodrigo lotutako hitzarmenarekin. "Emakumeek kirol munduan duten indarra eta presentzia bultzatzeko ahalegin berezia egiten ari da EITB. Kasu honetan, arraunaren aldeko apustua egin dugu, eta, EITBren 40. urteurrenean, eusko patroirik onenari emango zaion saria babestea erabaki dugu", adierazi du EITB Media Kirol zuzendariak. 

Geroz eta indar handiagoa hartzen ari den emakumezkoen arraunarentzat urte estrategikoa da hau. Azken urteetako audientzia datuak onak dira (iaz bataz-beste %9,1eko audientzia izan zen), aurten bi estropada gehiago izango dira, eta gainera, datorren denboraldian zortzi traineruk osatuko dute Euskotren Ligak. 

Estropadak uztailaren 2an hasiko dira Bilbon, eta Euskotren Liga abuztuaren 21ean amaituko da Zarautzen. Estropada guztiak, ETB1en, EiTBko irratietan (Euskadi Irratia eta Radio Euskadi), eitb.eus-en eta lehiaketako app-an zuzenean eskainiko dira, eta estropada guztien ondoren, banatuko da EITB Sariaren maillota, lehiaketako patroi onenarentzat.

Itzuli