Albisteak 2015

BEREZIAK

08 Eka 2015

Deskarga ezazu jada San Miguel Ligako app berria

Deskarga ezazu jada San Miguel Ligako app berria Deskarga ezazu jada San Miguel Ligako app berria

Kontsulta itzazu talde guztietako arraunlariak, jardunaldiak eta jarrai itzazu zuzenean denboraldi honetako estropada guztiak

Beste urte batez udarako arraunaren denboraldia hastear dago eta arraunaren zaletuak txapelketan gertatzen den azken orduaz berri eduki dezakete San Miguel Ligaren app berriari esker. Tablet zein mugikorrerako aplikazio honekin zaletuek azken berriak, San Miguel Liga eta Euskotren Ligako taldeen arraunlari zerrenda guztiak, denboraldiko 19 jardunaldien inguruko informazioa, argazkiak, etab. eduki ditzakete, “la Caixa” Koroarengatiko lehia gertutik jarraitzeko.

Lehengo urtean bezala, aplikazio honek estropada guztiak zezeneak jarraitzeko aukera ematen du GPS seinaleari esker, 12 lehiakideak zein postutan jakin daiteke momentu oro. Bestalde talde guztietako arraunlarien zerrenda eguneratuak kontsulta daitezke edota denboraldiko argazki guztiez gozatu.

Jada aplikazio honetaz gozatu daiteke doan jaitsiz www.ligasanmiguelapp.com web gunetik deskargatuz.

Itzuli