Albisteak 2015

LEHIAKETA

28 Abu 2015

Denboraldiko bigarren blokeari agurra

Denboraldiko bigarren blokeari agurra

Asteburu honetan denboraldiko bigarren blokearen azken bi jardunaldiak jokatuko dira: Bilboko VI Bandera larunbatean eta Petronor XXXII Bandera igandean

San Miguel Ligaren bigarren blokea bere amaierara iritsiko da egutegiko hamasei eta hamazazpigarren jardunaldiak lehiatzearekin batera. Larunbatean Bilboko VI Bandera jarriko da jokoan, eta igandean, Zierbenak Petronor Banderaren beste edizio bat jasoko du. Bi jardunaldi hauek jokatzean, San Miguel Ligako bi jardunaldi bakarrik geratuko dira, non lehen zortzi sailkatuekin batera playoffeko partaideak ere izango diren, datorren irailaren 19 eta 20ean.

Bi estropada hauetarako txanden eraketa San Miguel Ligaren sailkapen nagusia jarraituz egingo dira. Sailkapena honela dago: NT2 Hondarribia da lehen postuan 172 punturekin, Urdaibai Avia eta Orio Babyautoz jarraitua 154 eta 134 punturekin hurrenez hurren. Kaiku Produchak ixten du ohorezko txanda 120 punturekin. San Juan Iberdrola da bostgarren postuan 109 punturekin, baina oso gertutik jarraitzen dute Tirán Pererira, 108 punturekin, eta Cabok, 105ekin. San Pedro Ecolmare da zortzigarren postuan 96 punturekin, aurrean dituen hiru txandakideen erritmoari eutsi nahiean. Astillero bederatzigarren postuaren jabe da 66 punturekin, Zierbena Bahías de Bizkaiaz jarraitua 56rekin. Portugalete Eulen eta Samertolameu Rodman Groupek ixten dute sailkapena 31 eta 19 punturekin hurrenez hurren.

"la Caixa" Patroi Onenaren Garaikurrari dagokionez, Orio Babyautoko Irakoitz Etxeberria da lidertzan 17 punturekin, Urdaibai Aviako Gorka Aranberriz jarraitua, 13 punturekin. Hirugarren postuan San Juan Iberdrolako Jon Ormazabal eta Endika Pérez ditugu 12 punturekin.

Larunbatean, 18:00etatik aurrera Bilboko Banderaren seigarren edizioa jarriko da jokoan. Bertan, 12 parte-hartzaileek hiru itsas-miliako ibilbide bat osatu beharko dute erlojupeko formatua, lau luze eta hiru ziabogarekin, irteera eta helmugako balizak Bilboko Udaletxearen parean daudelarik. Aurrez jokatu diren bost edizioetatik lau izan dira San Miguel Ligaren egutegiaren parte, non lau garaile desberdin izan diren: Orio Babyauto 2007an, Castro 2008an, Kaiku Producha 2011ean eta NT2 Hondarribia 2014ean. Lehengo urtean gaienera, Ioseba Amunarrizek gidaturiko ontziak eremuko denborarik onena markatu zuten San Miguel Ligan, kronoa 19'43"54ean geratuz. Lehen bi sailkatuen arteko alderik txikiena 2008an eman zen Castrok 1"21eko aldea atera zioenean Orio Babyautori. Aldiz, alderik handiena 2007an eman zen Orio Babyauto eta NT2 Hondarribiaren artean 13"32 egon zirenean. 2012an Bilboko IV Bandera ere jokatu zen bertan eta 20'33"50eko denborarekin NT2 Hondarribiak lortu zuen garaipena, baina estropada hau ez zen puntuagarria izan San Miguel Ligako sailkapen nagusirako.

Bestalde, igandean 12:00etatik aurrera Petronor XXXII Bandera jokatuko da Zierbenako uretan. Hemen ere, San Miguel Ligako partaideak hiru itsa-miliako estropada eremu batean lehiatuko dira, lau luze eta hiru ziabogarekin. NT2 Hondarribiak lortu zuen garaipena bertan 2012an 20'18"24ko erregistroarekin, 4"42ko aldea ateraz bigarren sailkatu zen Tirán Pereirari. Aldiz, lehengo urtean, oso amaiera estua bizi izan genuen. Urdaibai Aviarentzat izan zen garaipena 19'24"42rekin, NT2 Hondarribiaren denbora 0"32an hobetuz.

Itzuli