Albisteak 2020
ELKARTEA
19 Ira 2020
Denboraldiko azken Batzarra
Elkarteko kideek lehiaketa araudia aldatzeko proposamenak bozkatu dituzte
ACTko bazkideak Bermeoko Arrantzalearen Museoan bildu dira gaur goizean, denboraldi amaierako ohiko batzarra egiteko. Urteko bosgarren Batzarra izan da hau, eta elkartearen kudeaketaren eta administrazioaren jarraipena egiteaz gain, bazkideek proposatutako Lehiaketa Araudiaren aldaketak bozkatu dira.
Aldaketa txikiak Lehiaketa Araudian
Bazkideek Santurtzi Transportes eta Grúas Aguadok egindako proposamenaren alde bozkatu dute, hau da, lehen kirol fitxa eskola-kirolaren bidez egin duten arraunlariak klubeko harrobi gisa sartzeko proposamenaren alde.