Albisteak 2015

LEHIAKETA

24 Uzt 2015

Denboraldiaren erdibidera iristsiz

Denboraldiaren erdibidera iristsiz

Asteburu honetan III Playas de Noja Bandera eta Getxoko Estropaden XXXVII. Ikurriña – J.A. Aguirre Lehendakariaren XI. Omenaldia jokoan jarriko dira

Aste honetan udarako txapelketa hau bere erdibidera iritsiko da bere zortzigarren eta bederatzigarren jardunaldiak jokoan jarriko direlarik Nojan eta Getxon. Larunbatean 18:00etan, ontziak lurralde kantabriarretara bidaiatuko dute III Playas de Noja Bandera lehiatzeko. Igandean aldiz, txapelketa Getxora mugituko da Getxoko Estropaden XXXVII. Ikurriña – J.A. Aguirre Lehendakariaren XI. Omenaldia jokoan jartzeko. Euskotren Ligari dagokionez, bostgarren eta seigarren jardunaldiak lehiatuko dira, I Bandera Femenina Playas de Noja eta Getxoko VII. Ikurriñarekin.

San Miguel Ligan, azken asteetan, oso estropada zirraragarriak ikusi ahal izan dira, eta honela utzi dute sailkapena: NT2 Hondarribia dago lehen postuan 81 punturekin, Urdaibai Avia eta Orio Babyautoz jarraitua, 69 eta 58 punturekin, hurrenez hurren. “la Caixa” Patroi Onenaren sailkapenari dagokionez, Irakoitz Etxeberria ezarri da lehen postuan 12 punturekin, eta bigarren postuan da Asier Zurinaga, Kaiku Produchako patroia, 9 punturekin. Euskotren Liga ere emozioz bete dago Zumaia Salegi Jatetxea eta San Juan Iberdrola puntu berberekin direlarik lehen eta bigarren postuetan, 14 puntu. Hirugarren postuan da Hibaka jamones Ancín, 7 punturekin, eta laugarrena Orio Babyautorentzat da 5 punturekin.

San Miguel Liga, orainarte, bi estropada lehiatu ditu Nojako hondartzeta. 2004Ean, Urdaibai Aviak lortu zuen garaipena 17'38”29ko denborarekin, 4”01eko aldea ateraz Astillerori. 2014An aldiz, NT2 Hondarribiak etxera eraman zuen II Playas de Noja Bandera 19'31”06ko erregistroa lortuta, 3”22 aldearekin Urdaibai Aviarekiko. Hauzak honela, larunbat honetan hirugarren edizioa jokatuko da, III Playas de Noja Bandera, non 12 parte-hartzaileek hiru itsas-miliako estropada eremu bati aurre egin beharko dioten, lau luze eta hiru ziabogarekin. Txanden eraketa San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoa izango da. Lehenengo txandan arituko dira Samertolameu Rodman Group, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Astillero. Bigarrenean aldiz, San Pedro Ecolmare, Cabo, Kaiku Producha eta San Juan Iberdrola egongo dira. Azkenik, ohorezko txandan, Tirán Pereira, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira. Euskotren Ligaren kasuan, Nojan lehiatuko diren lehenengo aldia izango da eta I Bandera Femenina Playas de Noja jarriko dute jokoan, itsas-milia bat eta erdiko estropada eremu batean, bi luze eta ziaboga batekin.

Igandean, Getxoren txanda iritsiko da, non San Miguel Ligak Getxoko Estropaden Ikurriñaren hamargarren edizioa ospatuko duen txapelketa honen egutegiaren barnean. Urtez urte, estropada honek garaile asko izan ditu, baina guztien gainetik nabarmentzen da Kaiku Producha hiru garaipen jarraian lortuta (2011, 2012 eta 2013). Estropada honetan garaipena lortu dute ere Pedreña (2006), Orio Babyauto (2007), Castro (2008 eta 2009), Urdaibai Avia (2010) eta NT2 Hondarribiak (2014). Orain arteko denborarik onena Castrok ezarri zuen 2009an, kronoa hautsi zuenean 19'18”70eko erregistroarekin, San Pedro Ecolmareri 10'56ko aldera sartuz. Baina, orain artean lehiatu diren bederatzi edizioetan eman den alderik handiena 2013an eman zen, Kaiku Ambilampek Orio Babyautori 23”50eko aldea atera zioenean. Bestalde, alderik txikiena 2008an eman zen Castro eta Orio Babyautori 1”64 aldea besterik egon ez zenean. Igandeko estropada izanik, txandak larunbatean lehiaturiko III Playas de Noja Banderaren amaierako sailkapenaren araberakoak izango dira. Getxoko Ikurriña honetan, “la Caixa” Koroa lortzeko lehian ari dire ontziek hiru itsas-miliako estropada bat lehiatu beharko dute, lau luze eta hiru ziabogarekin. Bestalde, Euskotren Ligako parte-hartzaileak itsas-milia bat eta erdiko ibilbidea osatu beharko dute, bi luze eta ziaboga batekin

Itzuli