Albisteak 2011

LEHIAKETA

11 Eka 2011

DENA PREST 2011KO SAN MIGUEL LIGA - MAPFRE KOROA HASTEKO

DENA PREST 2011KO SAN MIGUEL LIGA - MAPFRE KOROA HASTEKO

Ekainaren 11n ACT elkartearen urteko laugarren batzarra egin da Santanderren. Elkarteko kide diren klub guztiek parte hartu dute batzarrean.

Batzarrean honako gai hauek nabarmendu dira:

MAPFRE etxearekin lortutako akordioa, etxe horrek ACT elkarteak antolatu eta San Miguel etxeak babesten duen liga babesteko. Hitzarmenari esker, lehiaketako trofeoak MAPFRE KOROA izena hartuko du. MAPFRE etxeak "Patroi onena"-ren saria ere babestuko du, jardunaldi bakoitzean. Garaileari MAPFRE izena agertzen den gorri koloreko maillota emango zaio, eta sasoi bukaeran erabakiko den patroi onenaren sariarekin biribilduko da. MAPFRE etxeko koloreak beste hainbat tokitan egongo dira ikusgai: balizak, helmugak, arraunak...

2001ko San Miguel Ligako egutegiaren onarpena. Webgune honetan dago ikusgai (www.ligasanmiguel.com/calendario). Aipatzeko modukoa da Bordelen jokatuko den lehen estropada ez dela puntuagarria izango. Liga, hiri horretan jokatuko den bigarren estropadarekin hasiko da, San Miguel Ligako 1.go jardunaldia: Bordeleko CCI Grand Prix saria. Jardunaldi hau erlojupekoko diziplinan jokatuko da, bikoteka (hiru txanda). Uztailaren 23an Sanpedrotarrak AEk antolatutako estropadaren inguruan (Pasaiako Portu Berriaren Bandera), sei luze eta bost ziabogatara jokatuko da, Pasaiako itsas badiaren barruan.

2001ko Euskotren Emakumezkoen ligako lehiaketa formatua eta araudi berriaren onarpena. Uda honetan zazpi klubek parte hartuko dute, bi multzotan banatuta: Galicia Rianxeira, Getaria Tolosa, Zumaia, San Juan Iberdrola, Orio Babyauto, Hondarribia Orsa eta Bizkaia. Multzo bakoitzak estropada bakarrean parte hartuko du asteburu bakoitzean, eta multzo bakoitzeko bi onenak Euskotren Liga eta Zarauzko ikurrina irabazten saiatuko dira, herri horretan egingo den estropadan. Egutegia Euskotren ligako webgunean argitaratuta dago, eta ahal bezain azkar multzoen eta jardunaldien inguruko xehetasunak azalduko dizkizuegu.

Dopinaren aurkako arautegien aldaketen onarpena. Horien artean daude mediku agiri garbi eta egiazkorik gabe, botikak edo sustantziak emateko injekzioak erabiltzeko debekua.

Itzuli