Albisteak 2015

BEREZIAK

03 Eka 2015

David Álvarezek #EkainekoPlaylistaren erritmo markatzen du

David Álvarezek #EkainekoPlaylistaren erritmo markatzen du

Tiraneko patroi beterano honek Metal eta Rock-ez beteriko zerrenda bat dakarkigu

San Miguel Ligaren hasiera iristeko hilabete baina gutxiago geratzen den momentu honetan, klubak entrenamenduen azken egunak agortzen ari dira datorren ekainaren 28an Malagako uretan jokoan jarriko den III Bandera Euskadi – Basque Countryra indar betean iristeko. Han egongo denetako bat David Álvarez da, Tiráneko patroia, eta bera da, hain zuzen ere, #EkainekoPlaylista osatzeko arduraduna, Manex Aldai hondarribiarraren lekukoa hartuz. Galiziar honek Rock eta Metal doinuetako talde mitikoz osaturiko zerrenda bat dakarkigu. Nu Metalak ordezkaritza zabal bat du Korn taldearen Falling Away From Me edo Freak on a Leash kantuekin eta Slipknot banda estatubatuarraren People = Shit, Snuff edota Before I Forget kantuekin. Metalarekin jarraituz Audioslave, Machine Head eta Soziedad Alkoholika talde gasteiztarrak ere agerpena egiten dute zerrendan.

Rockak ere agerpena egiten du hilabete honetako bilduma honetan beren azpiestiloetan oso famatuak diren taldeekin. Slash, Guns N´Roses taldeko gitarjole famatuaren bakarkako ibilbidetik Bent to Fly eta No More Heroes dauzkagu. The Offspring banda kaliforniarraren All I Want ere zerrendaren parte da. Patroi galiziar honek, bere inguruko talderen bat ere sartu nahi izan du eta Aphonnic taldea izan da aukeratua Mi Capitán kantuarekin. Zerrenda bikain honekin amaitzeko La Pegatina taldeko kataluniarrak dauzkagu Gat Rumberu eta Lacón con Grelos kantuekin.

 

#EkainekoPlaylista

Cochise – Audioslave
Be Yourself – Audioslave
Revelations – Audioslave
One – Metallica
Enter Sandman – Metallica
Fade to Black – Metallica
Master of Puppets – Metallica
Falling Away from Me – Korn
Freak on a Leash – Korn
People = Shit – Slipknot
Snuff – Slipknot
Before I Forget – Slipknot
Halo – Machine Head
Bent to Fly – Slash Rock
No more Heroes – Slash
All I Want – The Off Spring
Mi Capitán – Aphonnic
Gat Rumberu – La Pegatina
Lacón con Grelos – La Pegatina
Cuando nada vale nada – S.A.  

Itzuli