Albisteak 2016

ELKARTEA

22 Abu 2016

CaixaBank, norabide finkoarekin

CaixaBank, norabide finkoarekin

Kataluniako erakundeak gizonezkoen zein emakumezkoen traineruen txapelketa nagusiarekin nabigatzen duen laugarren urteurrena du

CaixaBank San Miguel Ligako zein Euskotren Ligako atal garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Horrelako euskarri bat babes bat baino gehiago da. Izan ere, CaixaBankek egonkortasuna, batasuna eta ospea ematen dio txapelketari, uretz urte esparru guztietan gehiagora doan txapelketari.

Igande honetan, Castro Urdiales CaixaBank Banderaren edizio berri baten lekuko izan zen. NT2 Hondarribiak hirugarren urtez jarraian bandera hau irabaztea lortu zuen eta CaixaBank Koroaren lehian Urdaibai Aviarekiko puntu bateko errenta lortu zuen. Patroi Onenaren CaixaBank Sarian ere emozio handi bizi izan zen, bertan, Endika Perezek eta Unai Olidenek, San Juan Iberdrolako patroiek sailkapeneko liderren maillot zuria berreskuratu zuten. 

Itzuli