Albisteak 2014

LEHIAKETA

24 Api 2014

Bueu, estropada berria San Miguel Ligan

Bueu, estropada berria San Miguel Ligan

Datorren uztailaren 6an, Pontevedrako herri honek lehiaketaren hirugarren  jardunaldia antolatuko du, era horretan, 19 frogetako egutegia itxia geratzen da

San Miguel Ligak jada bere egutegia itxi du. Egutegi honek Bartzelonan izango du hasiera ekainaren 29an Euskadi Basque Country II. Banderarekin, amaiera berriz irailean izango da XL. El Corte Inglés Banderarekin. Aurten txapelketak hainbat berritasun izango ditu, horietako bat Galiziako lau estropadak izango dira. Sanxenxo, Moaña eta Boirorekin batera, Bueuk ere San Migel Ligaren alde egin du apustu estropada bat babestuz. Bueuko proba lehiaketako hirugarren jardunaldian jokatuko da, estropada horrek emango dio amaiera Galiziako lehenengo aste-bukaerari.

Bueu, Morrazon kokaturiko herri bat da eta 12.000 biztanle ditu. Itsasoarekin lotura handia duen herria da eta honen adibide garbia itsas kiroletako duen zaletasuna da, arrauna, noski, kirol hauetako bat da. Horregatik, Bueuko udaletxeak San Miguel Liga bere uretara eramateko apustua egin du eta gaur goizean sinatu dute horretarako hitzarmena. "Urte dexente izan dira San Miguel Liga kanpotikan ikusten, baina azkenean gure herrian daukagu eta Bueurentzat gauza zoragarri bat da", Félix Juncalek explikatzen du. Herriari buruz hitz egiterakon, Juncalek dio "herri arrantzale baten xarma mantentzen du. Historia eta ondare handi bat daukagu, eta gainera gure hondartzak pisu garrantzitsu bat daukate". 

Herriak, explikatzen digunez, akordio hau ilusioz hartu du. "Gure herria sustatzeko aukera ezinhobea da eta akordio honen helburua hurrengo urteetan jarraipena ematea izan behar da", alkateak bukatzen du. "San Miguel Ligarentzat eremu berrietara joatera oso berri ona da. Halako herrietan hainbeste zaletasun eta jarraipena ikustea guretzat oso pozgarria da", dio Iñaki Mikeok. "ACTtik, Bueuko Udaletxeari egindako esfortzua eskertu nahi diogu, era berean, kirolariak eta zaleak datorren uztailaren 6an estropada ikusgarri honetaz disfrutatzea espero dugu", agertu du lehiaketako gerenteak.

Itzuli