Albisteak 2015

LEHIAKETA

06 Abu 2015

Boriok denboraldi galiziarra itxiko du

Boriok denboraldi galiziarra itxiko du

Gaur goizean XXV Concello de Boiro Banderaren aurkezpen saioa ospatu da Boiroko Udaletxean

Igandean, 12:00etatik aurrera Boiron denboraldiko hamaikagarren jardunaldia jarriko da jokoan eta honekin San Miguel Ligak aurten eduki dituen Galiziako estropadei amaiera emango zaie. XXV Concello de Boiro Bandera hiru itsal miliako estropada eremu batean jokatuko da, lau luze eta hiru ziabogarekin.

Jardunaldi hau igandekoa izanik txanden eraketa aurreko eguneko estropadaren amaierako sailkapenaren araberakoa izango da, beraz I Bandeira Illa do Samertolameu - Concello de Moaña bukatu bezain laster jakingo dira igandeko estropadarako txandak.

Gaur goizean ospatu da jardunaldi honen aurkezpen saioa Boiroko Udaletxean. Bertan izan dira Juan José Dieste, Boiroko alkatea; eta Daniel Vázquez, Caboko ordezkaria. Juan José Diestek San Miguel Ligaren maila altua nabarmerdu nahi izan du, eta Boirorentzat oso garrantzitsua dela txapelketako egutegiaren barnean hitzordu bat jasotzea.
 

Itzuli