Albisteak 2015

BEREZIAK

10 Eka 2015

BOGA berria eskuragarri da

BOGA berria eskuragarri da

San Miguel Ligaren BOGA gidaliburua jada eskuragarri dago "la Caixa" Koroa lehiatuko duten taldeen informazio guztiarekin

Urtero bezala BOGA aldizkaria San Miguel Ligaren inguruko azken berriez jakiteko erreferentzia da. Gidaliburu bikain hau osatzen duten 96 orrialdetan zehar, irakurleek ACTko 12klub bazkideen eta Euskotren Liga irabazteko 8 lehiakideen inguruko informazio guztia aurki dezakete, denboraldiko 19 jardunaldiak eta euren kokalekuaz gain. Gainera, lehengo urtean bezala, estropadak lehiatzen diren udalerrietako kokaleku interesgarriak biltzen dira.

Talde bakoitzaren sekzioan orotariko informazioa aruki daiteke: traineruaren izena, aurreko denboraldiarekiko altak/bajak, talderen inguruko bitxikeriak “en 4 paladas” atalean...

Gainera, aurtengo BOGA aldizkatiak luxuzko lau editorial dakartza. Pedro Andueza, ACTko presidenteak txapelketaren bere ikuspegia ematen du “la zona de confort”-en. Jabi Izquierdo, Noticias de Gipuzkoako kazetariak arraunaren munduko zaletuen grina gerturatzen digu “el espiritu de un pueblo”-rekin. Aurten, San Miguel Ligaren lehen jardunaldia Malagan jokatzen da. Hori dela eta Adrián Miramón Astilleroko arraunlari malagarrak hiri andaluziar zoragarri honen inguruan hitz egiten du “Palabra de malagueño”-n. Azkenik, Ibon Gaztañazpi, ETBko esatariak, ACTk bere hamabi urteetan izan dituen aldaketen inguruan darrai “12 urte eta gero” editorialean. Honela, aurtengo denboraldian BOGA gida honen 30.000 ale banatuko dira estropada guneetan. Online irakurri nahi baduzu, esteka honen bitartez ikusi dezakezu

Itzuli