Albisteak 2014

BEREZIAK

10 Eka 2014

Boga aldizkaria jada kalean da

Boga aldizkaria jada kalean da

San Miguel Liga eta Euskotren Ligako aldizkariak berritasun ugari dakartza 

Boga aldizkaria berritasunez beteriko 96 orrialdeekin dator. Beti bezala, klub bakoitzak bere arraunlariak, banaka banaka, aurkeztuko ditu eta estropada guztien informazio sakona aurkitu daiteke. Baina, esan bezala, zenbait datu berri batzuk sartu dira ere. Esaterako, klub bakoitzaren sare sozialak, taldearen koloreak edota 'lau paladetan' izeneko atal berri bat. Azken honetan, klubaren datu bitxiak erantsi dira. Baita epaileei buruzko orri bat argitaratu da, zale guztiek epaileak ezagutzeko.

Nola ez, iritzirako tartea badago ere. Urtero bezala, ACTko presidenteak, Pedro Anduezak, bere editoriala prestatu digu. Oraingoan, 'Un abanico de candidatos' izenarekin dator. Kazetariak ere aurkitu ditzazkegu. Imanol Arruti, Onda Vasca irratikoa, 'Con la tradición por bandera' izenburuarekin arraunean bizi diren sentimenduak explikatzen digu; José Luis Artús, Bartzelonako Mundo Deportivoko kazetaria eta Barça futbol taldeko gaurkotasuna eramaten duena, arraunean bere lehenengo esperientzia aurkezten digu; azkenik, Getxoko alkateak, Imanol Landa, explikatzen du zein garrantzia izan duen arrauna berak zuzentzen duen herria Europar Kirol Hiriburua bihurtzeko.

Horiek horrela, 30.000 Boga egin dira eta hauek estropada guztietan lortzeko aukera izango duzute. Baita, gure web orri bitartez ere irakurtzeko aukera duzute. 

Itzuli