Albisteak 2016

LEHIAKETA

19 Api 2016

Bi hilabete emozioaren banderakadarentzat

Bi hilabete emozioaren banderakadarentzat

San Miguel Ligako traineruak gogor prestatzen ari dira CaixaBank Koroa eskuratzeko lehiaren edizio berri baten hasierarako

Bi hilabete baino ez dira falta Caixabank Koroaren lehiari hasiera emateko! Momentuko 12 traineru onenak, hilabeteak daramatzate entrenamendu gogorrak jasaten San Miguel Ligako hasierara kondizio onenetan iristeko. Beste behin, ligaren hasierak xarma berezia izango du, izan ere, Sevillak ekainaren 19an azentu singularra emango dio IV. Euskadi Basque Country Banderari.

Aurtengo denboraldiak emozio handiko 19 jardunaldi izango ditu  eta Sevillaz gain, 12 traineruak Galizaiko, Kantabriako eta Euskadiko uretan nabigatuko dute. Aurten ere, El Corte Ingles Banderak irailaren 18an San Miguel Ligari amaiera eman eta San Miguel Ligako txapelduna koroatuko du.

Horrela, bi hilabte barru, San Miguel Liga arraunak tradizio handia duen hirira helduko da eta modan dauden kultura eta kolore desberdinak nahastuko ditu. Zalantza izpirik gabe, arraunaren ikusleentzat, izugarrizko ikuslehioa izango da estropada eremu paregabe batez gozatzeko.

Arraunlariak zein ikusleak gogotsu dira hasierako banderakada emateaz eta beste behin CaixaBank Koroa eskuratzeko borroka hasteko, kasu honetan, azentu Sevillarrarekin.

Itzuli