Albisteak 2016

LEHIAKETA

17 Uzt 2016

Berdezkoen eta arroxen tirania

Berdezkoen eta arroxen tirania

NT2 Hondarribiak eta San Juan Iberdrolak San Miguel eta Euskotren Ligan hurrenez hurren, Getxoko uretan gogor gailentzen dira

Beste bat NT2 Hondarribiarentzat. Getxoko Estropaden XXXVIII. Ikurriña – JA Agirre Lehendakariaren XII. Omenaldiaren garaipen honekin denboraldiko seigarren bandera lortu dute hondarribiarrek 19'40''28ko denborarekin. Bederatzi segundu beranduago Urdaibai Aviako 'Bou Bizkaia' iritsi da helmugara, San Miguel Ligako sailkapen nagusian berdeekiko 6 puntu galduz. Kaiku Producha seigarren izan da estropadan irabazleekiko 21 segundu galduz, Astillerok ordea txanda osatu du eta 20'26''08ko denborarekin estropadako azkenaurrena izan da.

Tirán Pereira bigarren txanda hasieratik dominatu egin du Orio Babyautoren aurretik. Galiziarrak Moañara hirugarren postua eraman dute 19'53''36ko denborarekin. Orio Babyauto zazpigaren izan da, San Pedro eta Zierbena Bahias de Bizkaiaren aurretik. Azken bi hauek, zortzigarren eta hamargarren izan dira sailkapen nagusian hurrenez hurren.

Lehen txandan, Caboren eta San Juan Iberdrolaren artean izan da borroka. Azken luzean, galiziarrak laugarrenak izatea lortu dute 19'56''64ko denborarekin. San Juan Iberdrola bostgarren izan da eta Portugalete Eulen bederatzigarren. Azkenik, Zumaiak eguneko denborarik kaxkarrena egin du. Hala ere, Unai Osa, Patroi Onenaren CaixaBank Sariaren maillota izaten jarraitzen du.

Laugarrena San Juan Iberdrolarentzat

Beste garaipen bat San Juan Iberdrolarentzat, hauek ere bere tirania mantentzen dute Euskotren Ligan. Kasu honetan, VII. Getxoko Ikurriña lortu du 10'40''36ko denborarekin. Bost segundu atera dizkie Hibaika Jamones Ancineri eta Orio Babyautori. Txanda Cabok txanda osatu du, arroxekiko minutu erdia galduz.

Horrela, San Miguel Liga hurrengo astean galiziako uretara bidaiatzen du. Bertan, Bandeira Concello de Moaña eta Bandeira Concello de Boiro banderak jokatuko dira larunbatean 18.00etan eta igandean 12.00etan hurrenez hurren.

Itzuli