Albisteak 2015

BEREZIAK

07 Uzt 2015

¡Badator Euskotren Liga!

¡Badator Euskotren Liga!

Kazetariek Euskotren Ligaren inguruan hitz egin digute

Euskotren Liga datorren larunbata, uztailak 11ean, hasiko da Pasaiako uretan jokatuko den 'la Caixa' Banderarekin. Asteburua Donostiako badian osatuko da IV Euskolabel Banderarekin. Bi jardunaldi hauek, 2015eko Euskotren Ligan San Juan Iberdrolarekin batera zein hiru traineru sailkatuko diren erabakitzeko balio izango dute. Lehen bi jardunaldi hauetan lehiatuko diren taldeak Donostia Arraun Lagunak, Cabo, Hernani Iparragirre Sagardotegia, Hibaika Jamones Ancín, Orio Babyauto, San Juan Iberdrola, Zarautz-Getaria eta Zumaia Salegi Jatxetxea Itziar izango dira.

San Miguel Ligarekin egin bezala, Onda Vasca-ko Imanol Arruti, El Diario Vasco-ko Oskar Ortiz de Guinea, Euskadi Irratiko Manu Maritxalar eta Ser Kateko Roberto Ramajori galdetu diegu Euskotren Ligaren inguruan beren iritzia eman dezaten. 

Itzuli