Albisteak 2016

ELKARTEA

17 Abe 2016

Azkenengo Batzarra Pasaian

Azkenengo Batzarra Pasaian

ACTk erakunde berri baten bila ari da Ligako 'naming right'-a eskuratzeko, San Miguelek izena libre uzten baitu aurten

Gaur goizean Pasaian burutu da urteko azkenengo batzarra. Hastear gauden urte berri honek aldaketak berriak ekarriko ditu ACTn. Aldaketa nagusiena gizonezkoen txapelketako izenean egongo da. 2006. urtean, Mahou-San Miguel enpresak traineruen liga berri bati izena eman zion, Galiziako, Kantabriako eta Euskadiko Gobernuek kudeatzen zuten liga hain zuzen ere. Horrela, 2006ko denboraldian garagardo enpresa ACTko babesle nagusi bihurtzen da. Halaber, Mahou-San Miguel enpresak Elkartearen ondasun pribatuen likidetza totala eskaini zion, gaur arte ezagutu dugun San Miguel Liga eratuz.

Une hartatik aurrera, txapelketaren bilakaera esponentziala izan da eta urteak pasa ahala kota berriak gainditzen joan izan da. 11 urte gizonezko traineruen txapelketa nagusiari izena ematen egon ondoren, Mahou-San Miguel-ek ACTri adierazio zion 2016ko liga azkenekoa izango zela 'naming right'-aren kargu egiten zirela. Hala ere, Mahou-San Miguel enpresak ACTari lotuta jarraituko du. Hurrengo hiru denboraldietan txapelketako babesle bezala segituko du. 

Horrela, urtarrilatik aurrera, txapelketa izena bere jatorrira itzuliko da eta ACT Liga bezala deituko da, hala adostu izan baitute bazkideek gaur Pasaian egindako bileran. Izen deitura hau horrela mantenduko da ACTk 'naming right'-a eskuratzen duen erakunde bat lortu arte. 

Batzarrarekin segitzeko, lehenengo puntua, azkenengo batzarrako akta onartzea izan da eta segidan zuzendaritza batzordeak azkenengo lauhileko kudeaketa ekonomikoari buruzko azterketa egin du. Bestalde, estatutuen aldaketen proposamenak eztabaidatu dira eta, besteak beste, Arautegitik 45.1, 45.5 eta 45.7 aldatu dira, guzti hauek arraunlariaren formakuntzaren ildoan. Galde-eskeak eta gero, Batzarrabukatutatzat eman da eta klubek Gabonetako bazkariarekin urtea agurtu dute.

Itzuli